Emakume Master Cup

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume Master Cup
KirolaEsku-huskako pilota
Sorrera2017
Herrialdea Euskal Herria
Txapel gehienLeire Etxaniz (5)
Txapelketak• Binakakoa
• Lau eta erdikoa
TxapeldunakBinaka:
Arrizabalaga-Erasun (2024)
Lau eta erdikoa:
Amaia Aldai (2023)
Leire Etxaniz da garaipen gehien lortu dituen pilotaria.

Emakume Master Cup emakumezko pilotarien esku-huskako pilotako Euskal Herriko txapelketa da, 2017an abiatua. Binakako eta lau eta erdiko modalitateetan jokatzen da. Lehiaketa irekia da, nahi duten emakume guztiek eman dezakete parte hartzeko izena, Euskal Herritik kanpokoek ere. Emakume Master Cup da emakumezkoen pilotaren mugarri nagusia, egun.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskako pilotan emakumezkoak eskola kiroletik gorako kategorietan erabat baztertuta zeudenez, haien jokoa sustatu nahian 2017an Euskal Herriko txapelketa nagusi hau antolatu zen. Otsaila eta martxoa artean esku huskako binakako txapelketa jokatu zen; eta azaroa eta abendua artean, lau eta erdikoa.

2018ko binakako txapelketarako, elite mailan zortzi bikote aritu ziren lehian; eta promozio mailan, 42 bikote. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroa Garaiko, Aragoiko, Asturiasko, Errioxako eta Valentziako pilotariak lehiatu ziren. Otsailaren 4an hasita, lehen kanporaketak Gasteizen, Markinan, Larrabetzun eta Zamudion jokatu ziren; finalerdiak, Oñatin; eta finala, martxoaren 25ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.[2] Pilotaleku horretan lehen aldiz jokatu zuten esku huska emakumeek.[3] Sarrera dohainik izan zen, eta bete egin zen pilotalekua: 1.220 ikusle izan ziren harmailetan.[4]

2019an bakarkakoan bi final jokatu ziren, bata pilota goxoarekin eta bestea pilota mistoarekin[5]. 2020an Irunen Binakako bi final jokatu ziren, pilota mixtoarekin eta pilota goxoarekin. COVID-19 pandemiaren eraginez bakarkakorik ez zen izan eta haren ordez binakako bat jokatu zen Arrigorriagan[6].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binakakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Finala Txapeldunak Finalistak Emaitza
2017[7] Zornotza Arrizabalaga-Etxaniz Arozena-Mendizabal 22-14
2018[8] Eibar Arrizabalaga-Etxaniz Espinar-Arrieta 22-7
2019[9] Zumarraga Garai-Etxaniz Espinar-Arrillaga 22-5
2020 Irun (mixta)[10]
Irun (goxoa)[10]
Master Laboral Kutxa:
Arrigorriaga(mixta)[6]
Garai-O. Ruiz de Larramendi
Agirre-M. Ruiz de Larramendi

Aldai-Orbegozo
Arrizabalaga-G.Aldai
N. Galeano-L. Galeano

Espinar-Agirre
22-14
22-07

22-15
2021[11] Irun I. Agirre-M. Ruiz de Larramendi Arrizabalaga-Agirre 22-15
2022[12] Irun Arrizabalaga-Gaminde Aldai-Capellán 22-3
2023[13] Zarautz Arrizabalaga-Oses Aldai-Mendizabal 22-14
2024[14] Arrasate Arrizabalaga-Erasun Etxegarai-Gaminde 22-16

Lau eta erdikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Finala Txapeldunak Emaitza Finalistak
2017[15] Sopela Leire Etxaniz 22-13 Maider Mendizabal
2018[16] Azkoitia Patri Espinar 22-9 Olatz Arrizabalaga
2019[5] Barakaldo Leire Etxaniz
Miriam Arrillaga
22-13
18-5
Patri Espinar
Miren Larrarte
2020[17] Balmaseda bertan behera
2021[18] Mungia Amaia Aldai 22-14 Miriam Arrillaga
2022[19] Zornotza Amaia Aldai 22-15 Olatz Arrizabalaga
2023[20] Durango Amaia Aldai 22-13 Goiuri Zabaleta

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaria Lau t'erdikoa Binakakoa Guztira
Leire Etxaniz 2 3 5
Olatz Arrizabalaga 0 5 5
Amaia Aldai 3 1 4
Leire Garai 0 2 2
Maite Ruiz de Larramendi 0 2 2
Patri Espinar 1 0 1
Miriam Arrillaga 1 0 1
Olatz Ruiz de Larramendi 0 1 1
Naroa Agirre 0 1 1
Oihana Orbegozo 0 1 1
Iera Agirre 0 1 1
Enara Gaminde 0 1 1
Uxue Oses 0 1 1
Itxaso Erasun 0 1 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Magro Eizmendi, Imanol. «Eliztar berriak 'katedralean'» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  2. Garralda Zubimendi, Kerman. «Bueltan da Emakume Master Kopa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  3. Garralda Zubimendi, Kerman. «Dena dago prest Emakume Master Cup hasi eta frontoiak betetzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  4. Magro Eizmendi, Imanol. «Erreferente izan daitezela» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  5. a b Manterola, Aitor. «Etxanizek eta Arrillagak jantzi dituzte txapelak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
  6. a b (Gaztelaniaz) martín, juan pablo. (2020-12-21). «Aldai y Orbegozo cierran el año de forma brillante» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  7. «Arrizabalagak eta Etxanizek irabazi dute Master Cup txapelketa» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  8. «Arrizabalaga-Etxaniz eta Urien-Bikario txapeldun, txiki geratu den pilotaren katedralean» Naiz 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  9. (Ingelesez) Berria.eus. «Garaik eta Etxanizek alde handiz irabazi dute finala (5-22)» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).[Betiko hautsitako esteka]
  10. a b «Oihana Orbegozok irabazi du txapela Binakako Emakume Master Cup Laboral Kutxa txapelketan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  11. «Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute Laboral Kutxa Masterra - Mendialdea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  12. «Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa» Berria 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  13. «Arrizabalaga eta Oses, Binakako txapeldunak» EITB 2023-03-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  14. «Maddalen Etxegaraik ezin izan du txapela Oñatira eraman - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  15. «Leire Etxanizek Emakume Master Cup txapelketa irabazi du» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
  16. (Ingelesez) Berria.eus. «Aurrenekoan, txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
  17. Profesionalak ez diren pilota txapelketa guztiak bertan behera | EHK. (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  18. «Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun (22-14)» EITB 2021-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  19. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-12-10). «Aldaik bigarrenez jantzi du Lau eta Erdiko txapela, Arrizabalagari 22-15 irabazi ostean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  20. «Goiuri Zabaleta menpean hartu eta hirugarren txapela jantzi du Amaia Aldaik - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]