Amaia Aldai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Aldai

Bizitza
JaiotzaDima2000ko otsailaren 25a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Amaia Aldai

Amaia Alday Gonçalves (Dima, 2000ko otsailaren 25a) Euskal Herriko futbolari ohia eta pilotaria da, zehazki, Lea Ibarra Motrollo Klubekoa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle izateko ikasten ari da.[2] Kirol zalea da. Arratia Kirol Elkartean futbolean aritu izan da, baita Athletic Clubean ere. Gerora, pilota munduan sartu zen. Bestalde, Areatzako umeak entrenatzen ditu.

Pilotari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota munduan aurreneko garaipena 18 urterekin lortu zuen, Lau t'erdiko promoziozkoan Oihana Orbegozo 22-8 emaitzaz gainditu ostean.[3] 2020an Emakume Master Cup binakakoan, ordea, elkarrekin jokatu eta txapela eskuratzea lortu zuten. Urte hartan, Patri Espinarren aurka ere garaipena lortu zuen, 22-14ko emaitzarekin.

Plazandreak txapelketaren bi edizioetan parte hartu izan du. Lehenengoan, 2020an, Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaiak osatu zuten taldea, Mikel Inuntziagak zuzendua. Bigarren edizioan, aldiz, Erlantz Garciaren agindupean zegoen taldeak, zeina Amaiak, Uxue Osesek eta Leire Garaik eratu zuten, txapela jantzi zuen. Ligaxkako garaipenarekin lortutako puntuak eta finalean lortutako bi garaipenak direla eta, esan daiteke bera izan zela taldearen garaipenaren eragile nagusia.[4][5]

2022ko abenduan bigarrenez jarraian Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapela (22-7) irabazi ondoren. Txapeldunordea Olatz Arrizabalaga izan zen.[2]

2023ko maiatzaren 1ean Mallabiako Lau eta erdiko Biharko Izarrak pilota-txapelketa amateurren saioan indartsu hasi zen. Bigarren garaipena batu zuen jarraian, Arabako Leire Garairi irabazi baitzion (18-14).[6] 2023an hirugarrenez irabazi jarraian Lau t'erdiko txapelketa[7].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakume Master Cup:
    • Lau t'erdikoa (3): 2021[8], 2022, 2023
    • Binakakoa (1): 2020.
  • Nafarroako Foru Komunitateko torneoko txapeldun Nora Mendizabalekin batera: 2022 [9]
  • Bizkaia Txapelketa (0): finalista 2022an
  • Plazandreak (1): 2021[4][5]
  • Lau t'erdikoa (1): Promoziozkoa, 2018an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «AMAIA: Amaia Alday Gonçalves (Delantera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  2. a b Etxeberria, Julen. «Konfiantzaren txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Amaia Aldai, la joven promesa que arrasa en la final de Promoción» Mundo Deportivo 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
  4. a b User, Super. «Lideradas por una gran Amaia Aldai, el equipo de Erlantz García se ha hecho con las txapelas del Plazandreak» www.emakumemastercup.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  5. a b «Amaia Aldai bikain batek gidatuta, Erlantz Garciaren taldeak jantzi ditu Plazandreak saioko txapelak - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  6. (Gaztelaniaz) Martín, Juan Pablo. (2023-05-01). «Aldai tiene pie y medio en la final del Cuatro y Medio del torneo Biharko Izarrak de Mallabia» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  7. «Goiuri Zabaleta menpean hartu eta hirugarren txapela jantzi du Amaia Aldaik - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  8. Iribar, Mikel O.. «Txapel handia buruan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
  9. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Amaia Aldai y Nora Mendizabal, campeonas de Torneo Comunidad Foral de Navarra» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]