Oihaneko liburua (1967ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohianeko liburua
200px
Datuak
Jatorrizko izenburua The Jungle Book
Izenburua euskaraz 'Ohianeko liburua'
Urtea 1967
Estreinaldia {{{estreinaldia}}}
Generoa Marrazki bizidunak
Herrialdea Amerikako Estatu Batuak
Iraupena 78 minutu
Zuzendaria
Wolfgang Reitherman
Ekoizleak
Walt Disney
Gidoilariak
Rudyard Kipling (ipuinak)
Larry Clemmons
Ralph Wright
Ken Anderson
Vance Gerry
Musikagileak
Robert B. Sherman
Richard M. Sherman
Terry Gilkyson
eta George Bruns
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa


Oihaneko liburua, marrazki bizidunak generoko film estatubatuar bat da, Disney estudioek 1967.ean ekoiztua. Film honek Oihaneko liburua liburuko kontaketetan oinarritzen da (jatorrizkoan, The Jungle Book), Rudyard Kipling-ena, protagonista Mowgli da, haur basati bat.

Film hau Estatu Batuetan estreinatu zen 1967ko urriaren 18an, Disney-ren hemeretzigarren film luzea bihurtu zen eta Walt Disney-k zuzenean ekoiztu zuen azkena, film hau egitean hil baitzen. Sherman anaiek sortu zuten filmeko bost abesti (Robert B.Sherman eta Richard M. Sherman). Kanta bat Terry Gilkyson-ek idatzi zuen. Hondo-musika George Brunsek konposatu zuten.

Kipling-en liburuaren azala.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mowgli ume txiki bat da, Bagheera panterak basoan galduta aurkitzen duena. Bagheerak otseme batzuen kargu uzten du,ondo zainduko dutenak. Urte batzuk geroago Shere Kan tigrea ohinera itzuli da, otsemeen taldeak erabakitzen du ezin dutela haren ardura hartu, tigre beldurgarriari aurre ez egitearren. Bagheera izango da gizonen herrixkara eramateko arduraduna. Baina bidean arazoak dituzte, lehen gauean Kaa sugea aurkitzean,hau saiatuko da Mowgli jaten hipnotizatu eta gero. Gero Baloo hartza aurkituko dute, Mowgli adoptatuko duena, Bagheeraren desesperaziorako. Baina Loui monoen erregeak Mowgli harrapatuko dio, suaren sekretua nahi duelako. Monoengandik erreskatatu ondoren, Baloo gizakiengana eramateko konbentzitzen da, baina Mowglik alde egiten du eta putreekin eta Shere Kan-ekin topo egiten du, honekin borrokatu du, eta alde egiten behartuko du putreen, Balooren eta suaren laguntzarekin. Baina azkenean, Mowgli herrixkara joan dadila lortuko duena ibaian ikusten duen neskato batekin sortzen den maitasuna zango da.

Ondorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film honen arrakastagatik, 2003.ean Disney-k Oihaneko liburua bi estreinatu zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1967 Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria
The Bare Necessities
Terry Gilkyson Izendatua