Okimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Okimo
Heliadak
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHelios
AmaRodo
Ezkontidea(k)Hegetoria (en) Itzuli
Seme-alabakCydippe (en) Itzuli

Greziar mitologian, Okimo heliadetako bat zen, Helios jainkok Rodo lamiarekin izan zuen zazpi semeetako bat.

Heliadek, Rodaseko gobernua jaso zuten Telkinak kanporatuak izan ondoren, fenomeno atmosferikoak maneiatu eta Estigiatik euria eginaraziz, jainkoei erronka jo zieten zakur burudun daimon boteretsuak. Telkinak betirako ezabatzeko, Zeusek, uhartea urperatu egin zuen, baina telkin gehienek ihes egitea lortu zuten. Orduan, Heliosek, Rodasen jabetza suertatu zitzaiona, bere izpiekin uhartea urpetik atera zuen, bere maite Rodoren izenarekin bataiatu eta gobernua, honekin izan zituen zazpi semeei eman zien.

Baina bere anaia Tenagesen trebeziengatik bekaizti, gainontzeko heliadatik lauk, haren hilketa prestatu zuten. Krimena ezagutu zenean, laurak Rodasetik kanporatuak izan ziren, eta, beraz, uhartean, hilketa horretan parte hartu ez zuten bi anaiak geratu ziren: Okimo eta Zerkafo.

Okimok, bietatik nagusiena zenak, bereganatu zuen Rodaseko tronua. Hegetoria izeneko naiadearekin, Zidipe edo Zirbia izeneko alaba bat izan zuen, Zerkaforekin ezkontzean, bere anaiaren oinordeko bihurtu zuena. Zidipe, Okridioni ezkon hitza emanda zegoen, baina honen heraldo baten traizioaren ondorioz, Zerkafori eman zion ezkontzeko. Honegatik, ordutik, heraldo bakar bat bera ere ez zen ausartzen Okridionen tenplutxoan sartzen. Beste bertsio baten arabera, Okridionek, Zidiperekin ezkontzea lortu zuen, baina Zerkafok, maite zuenez, bahitu egin zuen, eta ez zen itzuli Okimo aguretuta egon zen arte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]