Heliadak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziar mitologiaren arabera, heliadak, Rodas uharteko zazpi errege ziren, Helios jainkoa eta Rodo lamiaren semeak.

Uharteko tronua lortu zuten Telkinak kanporatu ondoren, fenomeno atmosferikoak maneiatu eta Estigia zingirako ura euri bezala botatzean, jainkoak desafiatu zituzten zakur burudun daimon boteretsuak. Mundutik ezabatzeko, Zeusek Rodasen urperaketa eragin zuen, baina telkin gehienek, ihes egitea lortu zuten. Orduan, Heliosek, uhartearen jabetza suertatu zitzaiona, uretatik irtenarazi zuen bere izpiekin, bere maitea zen Rodoren izenarekin bataiatu eta, bertako gobernua, lamia honekin izan zituen zazpi semeei eman zien.

Heliadek, jaio berria zen Atenea jainkosa ohoratzen zuten lehen hilkorrek, euren bizitza osoan jainkosaren presentziaz gozatuko zutela zioten profezia ezagutu zuten, eta, ondorioz, jainkosaren omenezko aldare bat altxatu zuten eta euren erritu eta sakrifizio sakratuak ezarri zituzten, Atikako biztanleak aurreratu zitzaizkien.

Heliosek, bere semeei, astrologia, (eguna 24 ordutan banatu zuten lehenak izan ziren), nabigazioa eta metalen lantzea erakutsi zizkien, guzti hauetan maisu handiak izan zirelarik. Bereziki, Tenagesen abileziak nabarmendu ziren, hain piztu zuen bere anaien bekaitza, horietako lauk (Aktis, Kandalo, Makareo eta Triopas) hil egin zutela. Krimena ezagutu zenean, hiltzaileak, uhartetik erbesteratzera behartuak izan ziren.

Honako hauek dira adostasun gehien jaso duten heliaden izenak, baina, egile batzuek, Auges, Trinax eta, emakume bakarra den Elektriona ere gehitzen dituzte:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]