Edukira joan

Oligoryzomys longicaudatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oligoryzomys longicaudatus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaCricetidae
GeneroaOligoryzomys
Espeziea Oligoryzomys longicaudatus
Bennett 1832[2]
Banaketa mapa

Oligoryzomys longicaudatus Oligoryzomys generoko animalia da. Karraskarien barruko Cricetidae familian eta Sigmodontinae subfamilian sailkatuta dago.

Hegoaldeko Andeetan bizi da, bai Txilen, bai Argentinan, eta ekialdeko Argentinan beste populazio bat dago. Espezie arrunta, banaketa geografiko handikoa eta populazio egonkorrekoa baita, haren kontserbazio egoera "arrisku txikikoa" da IUCNren arabera.[1]

Oligoryzomys generoko espezierik handiena da: buru-gorputza 93-103 milimetro luze da, eta buztana 109-127 milimetro artekoa. Arrak emeak baino handiagoak eta astunagoak dira; Txilen, arren batezbesteko pisua 37 gramo da, eta 31 gramo emeena. Ilaje leuna, arre-horixka bizkarrean eta grisa azpialdean.[3]

Banaketa eta habitata

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Amerikako hegoaldean hedaturik dago, Txileko iparraldetik eta Argentinako ipar-mendebaldetik Patagoniako 50ºS ingurura. Itsas mailatik 2000 metroko garaieraraino bizi da: itsasertzeko sastrakadi lehorretan, Hegoaldeko Andeetako basoetan (Nothofagus eta mistoak), belar eta zuhaixka estepetan eta baita tundran ere. Patagonia zeharkatzen duten ibaien bazterretan ere aurki daiteke.[3] [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 Oligoryzomys longicaudatus. iucnredlist.org (kontsulta data: 2026-5-9).
  2. Bennett. (1832). in: Cricetidae. Proc. Zool. Soc. Lond., 2 or..
  3. 1 2 Oligoryzomys longicaudatus. gbif.org (kontsulta data: 2026-5-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]