Ollerieta baserriko labea

Koordenatuak: 42°59′26″N 2°40′33″W / 42.99042°N 2.67587°W / 42.99042; -2.67587
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ollerieta baserriko labea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaLegutio
Koordenatuak42°59′26″N 2°40′33″W / 42.99042°N 2.67587°W / 42.99042; -2.67587
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1711
Ondarea
EJren ondarea25

Ollerieta baserriko labea Legution dagoen eraikin industriala da, labea hain zuzen ere. Labea Euskal Buztingintza Museoan dago.

1994ko urriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legutioko Ollerieta auzoan dagoen zeramika labea da. Gorako kebidea du (tiro bertikala). Oinarri koadrangularra duen eraikin arkitektonikoa. Teilatu batek kanpoko aldeko hormak eta barneko zeramika ganbara babesten ditu. Harri langaitzez osatua dago, duela gutxi sendotua. Labeak bi hutsune ditu barneko aldean: beheko aldekoa, su egitekoa, eta gainekoa, buztina egosteko. Biak daude gaur egun zaharkituak, batez ere, bigarrena, adreiluzko kanpoegitura egoera txarrean baitago. Euskal Herrian zeramikagintzarekin zerikusirik duen eraikin bakanetako bat dugu Legutioko hau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Interior del horno de Ollerías, Villarreal de Álava (Álava, España)