Edukira joan

Elosu (Legutio)

Koordenatuak: 42°58′32″N 2°40′43″W / 42.975453°N 2.678647°W / 42.975453; -2.678647
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elosua-Ollerieta» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Elosu (argipena)»
Elosu
 Euskal Herria
Elosuren ikuspegia, lainopean.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLegutio
Geografia
Koordenatuak42°58′32″N 2°40′43″W / 42.975453°N 2.678647°W / 42.975453; -2.678647
Demografia
Biztanleria116 (2022)

Elosu Arabako iparraldeko herri eta kontzejua da, Legutioko udalerrikoa. Herrigunearen mendebaldean dago kokatuta, eta iparraldean, bestela, Ollerieta auzoa. Azken honetan Euskal Buztingintza Museoa dago.

1025. urteko Donemiliagako goldean aipatzen da: Elhossu.

Legutioko ermandadean kokatuta, beste bost herrixkekin batera Villarreal de Álavari, hau da Legutioko ermandadeari lotuta, Alfonso XI. errege gaztelarraren garaian, XIV. mendean. Urbina eta Goiainekin batera Legutioko kuadilla osatzen zuen, ermandadean zeuden hiru kuadilletako bat alegia.

Espainiako Gerra Zibilean, Legutioko guduaren testuinguruan, Elosuko 17 herritar fusilatu zituzten. Itxuraz gertakari honek ez zuen gerra-ekintzekin zerikusirik izan, baizik eta mendeku pertsonalekin.

XX. mendearen hasieran eskola publiko mistoa zegoen, 28 neska-mutilekin. 1973an, azkenik, 40 euskal hiztun zenbatuta zeuden kontzejuan.

Elosuko biztanleria

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
6a Otxandio
Legutio
OletaElosuElosu (Ollerieta)NafarrateUrrunagaLarrabeaLegutio (Zabalain) Otxandio
Legutio

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Buztingintza Museoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]