Once (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Once (filma)
Filma
Jatorrizko izena Once
Urtea 2006
Generoa musika-filma
Herrialdea Irlandako Errepublika
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
txekiera
Iraupena 86 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Dublin
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Carney
Gidoigilea(k) John Carney
Antzezlea(k)
Glen Hansard
Markéta Irglová

Bestelako lanak
Musikagilea Glen Hansard
Kanpo loturak

Once (euskaraz Behin) 2007ko John Carney irlandar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Bertan, Glen Hansard eta Markéta Irglová aktoreek antzeztu zuten eta Dublin hirian girotua dago.

Filma honek Falling Slowly abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Grammy Sarietarako ere hainbat izendapen jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dublin hiria. Kale musikari batek (Glen Hansard) bere aitari (Bill Hodnett) dendan lagunduz lan egiten ez duen denboran hiriko kaleetan musika emanaldiak eskatzen egon ohi da. Egunez, dirua irabazteko asmoz oinezkoek aski ezagunak dituzten abestiak jo ohi ditu, aldiz, gauez, berak sortutako abestiak jo ohi ditu, tartean neska-lagun ohiak laga zuenekoa. Kalean loreak saltzen dituen txekiar neska bat (Markéta Irglová) mutilak duen musikarako talentuaz jabetu da. Neskak ere ez zuen maitasunarekin zorte handiegirik izan, hortaz, maitasunari buruzko abestiak konposatu izan arren, mutilak ez bezala, hark ez ditu inoiz jendaurrean jo izan. Ustekabean biak denda batean bapateko abeslari bikotea osatuko dute, orduan elkar lotzen dituen zeozer badagoela topatuko dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Once filmeko protagonistak, Glen Hansard eta Markéta Irglová.
  • Glen Hansard: Guy edo "Mutila" (ez du izen jakinik, kredituetan Guy gisa agertzen da), Dublingo kaleetan bere abestiak jo ohi dituen gitarra-jolea.
  • Markéta Irglová: Girl edo "Neska" (kredituetan Girl gisa), Txekiar Errepublikako neska piano-jolea.
  • Bill Hodnett: mutilaren aita, aspiragailuak konpontzeko denda baten jabea da.
  • Danuse Ktrestova: neskaren aita.
  • Geoff Minogue: mánagerra.
  • Kate Haugh: Ivonka, neskaren alaba.
  • Hugh Walsh: Timmy, bateria-jotzailea.
  • Alaistair Foley: baxu-jotzailea.
  • Gerard Hendrick: bakarkako gitarra-jolea.
  • Sean Miller: bankaria.
  • Marcella Plunkett mutilaren neska-lagun ohia.
  • Senan Haugh: neskaren senarra.


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.