Edukira joan

Ondarroako arrain lonja

Koordenatuak: 43°19′28″N 2°25′19″W / 43.324483°N 2.4218845°W / 43.324483; -2.4218845
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ondarroako arrain lonja
Ondarroako portua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOndarroa
Koordenatuak43°19′28″N 2°25′19″W / 43.324483°N 2.4218845°W / 43.324483; -2.4218845
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2023

Ondarroako arrain lonja Ondarroako portuan dagoen arrain lonja berria da, 2020ko hamarkadan irekia.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina bi bloketan banatuta dago eta bi solairu ditu. Beheko solairua arrantza-jarduerarako erabiltzen da. Bloke edo hegalegi dagokienez, iparraldeko hegala alturako arrantzatik datorren arraina jaso eta prestatzeko da. Hegoaldekoa, berriz, baxurako ontziek porturatutako arraina jasotzeko da. Bien erdialdean, enkante gela dago, sistema informatizatuarekin.[2] Eraikinean bertan Antiguako Ama arrantza eskola ere kokatzen da.

Ondarroako Kofradian zegoen lonja zaharreko turruna, arraina ontzietan portura sartzen zelako abisua emateko modua, lonja berrira ere ekarri zuten.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintarien bisita 2021ean, enkantearen aretoa ikuskatzeko besteak beste. Agintarien bisita 2021ean, enkantearen aretoa ikuskatzeko besteak beste.
Agintarien bisita 2021ean, enkantearen aretoa ikuskatzeko besteak beste.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Irekia. «Irekia - Ondarroako portuko lonja berria hasi zaie arrantzaleei eta komertzializatzaileei zerbitzu egiten» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  2. Basaldua, Ramon. (2021-02-12). «Ondarroako lonja barria arraina jasotzen hasi da» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  3. Berasain Tristan, Kristina. (2024-06-19). «Ondarroako turruna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]