Ondarrola

Koordenatuak: 43°05′35″N 1°17′49″W / 43.09315°N 1.29688°W / 43.09315; -1.29688
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ondarrola
 Nafarroa BehereaEuskal Herria

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaArnegi
Administrazioa
Motaherria
Izen ofiziala Ondarrolle
Posta kodea64220
Herritarraondarrolar
Geografia
Koordenatuak43°05′35″N 1°17′49″W / 43.09315°N 1.29688°W / 43.09315; -1.29688
Azalera0,17 km²
Garaiera330 metro
Distantzia10,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia

Ondarrola[1] edo Ondarla[1] tradizionalki Luzaideko baina administratiboki Arnegiko auzo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Garazi eskualdean.

Bertako biztanleak ondarrolarrak dira.

Egokiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendera arte, Arnegi Luzaide udalerriko auzo bat zen. Hala ere, Frantziar eta Espainiar Estatuek muga bat ezarri zuten Luzaideko ibarran, muga tradizionalak errespetatu gabe, eta 1659ko azaroaren 7an Arnegi eta Luzaide banandu zituen, bi estatu ezberdinetan jarriz. Hori dela eta, Arnegiri udalerria eman zioten, udalerri independente bihurtuz. Arnegiri Ondarrola auzo luzaidarra ere gehitu zitzaion, luzaidarra zen Elizaldeko auzoarekin jarraitasun geografiko bera izan arren, administratiboki Frantziaren mende zegoena. Prozesu bera, baina alderantziz gertatu zen Pekotxetako tokiarekin. Aurretik, Arnegi auzoaren zati bat (izatez, jarraikortasun geografiko bat ere osatzen dute), honetatik nahitaez banandua izan zen, Luzaideko auzo bat bihurtuz, Espainiar Estatuan.[2]

Hala ere, auzoa Luzaideren mende dago erlijiosoki, izan ere, Elizaldeko Santiago Apostoluaren eliza bera da parrokoa, baina Arnegiko Jasokundeko eliza ez bezalakoa. Ildo horretan, Ondarrolako bizilagunek sakramentuak jasotzen dituzte Luzaideko elizan, hura ere erreferentziazko eliza baita, eta Luzaideko hilerrian lurperatzen dituzte.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarrola toponimoak itxura hauek izan ditu: Undarolle (1754) eta Ondarrolle (1863).

Etxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Meriategikoborda
  • Borderrea
  • Atxienea
  • Kristobalenea
  • Xilokoborda
  • Unaiaenea
  • Aldabeenea
  • Amekaenea
  • Orkaitzenea
  • Kamadroenea
  • Zeztaua
  • Bizkaia
  • Udirienea
  • Bernatenea
  • Ixtebeenea
  • Pelloenea
  • Gallurua
  • Behorlegia
  • Antxondoenea
  • Deskantsuenea
  • Txaparrenea
  • Antonienea
  • Etxeberrienea
  • Etxexuria
  • Migelenea
  • Petraenea
  • Hegigorrienea
  • Predoenea
  • Tipioenea
  • Hegia
  • Petriturrienea
  • Sosaenea

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Luzaideko ibarran dago, Arnegiko Errobik zeharkatzen duena, 330 metroko altueran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Arnegi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  2. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse Navarre : leur histoire et leurs traditions. Arthaud ISBN 2-7003-0038-6. PMC 2492212. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]