Oindo

Koordenatuak: 43°11′45″N 1°58′01″W / 43.195933°N 1.967028°W / 43.195933; -1.967028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo (mendia)» orritik birbideratua)
Oindo
Datu orokorrak
Garaiera781 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′45″N 1°58′01″W / 43.195933°N 1.967028°W / 43.195933; -1.967028
MendikateaAdarra-Mandoegiko mendilerroa

Oindo edo Onddo Gipuzkoako ipar-ekialdeko 781 metroko[1] mendi bat da. Adarra-Mandoegiko mendilerroan dago, Adarra eta Zaburu artean. Eteneta mendi-lepoak banatzen du Adarratik eta Otsolepok Zaburutik.[1]


Tontorreko aurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oindoko tontorrean gotorleku baten aurriak daude[2][3] baina gotorleku hau ez da agertzen kartografia historikoan. Eraikuntzaren ezaugarriek eta antolaketak Karlistaldien garaikoa dela adierazten dute, zehazki Bigarren Karlistaldikoa (1872-1876) baina analisi historiko-arkeologiko bat egin arte ez dago ziurtasunik.[2]

Elkarrengandik gertu dauden bi egiturak osatzen dituzte aurriak:[2][3]

  • Hegoaldeko egiturak laukizuzen itxura du eta 10,50 eta 12,50 metroko neurriak ditu kanpoaldetik. Perimetroan 1 eta 1,20 metro arteko zabalerako eta metro erdiko altuerako irtengune bat dago. Bere barrualdean, egitura osoa inguratuz, irtengunearen zabalera eta altuera berdineko lubaki bat dago.[2][3] Lubakiaren barnean laukizuzena bi zatitan, ipar eta hego, banatzen duen ekialde-mendebalde norabidean zulatutako beste lubaki bat dago. Hegoaldeko zatia handiagoa da. Barneko 2 zatiek irtengunearen antzerako altuera dute.[3] Egituraren ipar-mendebaldea oso kaltetua dago eta ez da ingurunetik bereizten. Ipar-mendebaldeko ertzetik gertu erpin geodesiko bat dago.[2][3] Egituraren alboan hegoaldera 6 bider 6,50 metroko beste laukizuzen txikiago bat dago.[2][3] Bestearen antzeko irtengune batek inguratzen du baina hegoaldetik irekia dago. Barnean 3 metroko zabalerako sakonune bat dauka,[3] tamaina txikiko eraikin baten oinplanoa izan daiteke.[2]
  • Iparraldeko egitura bestetik 11 metro iparraldera dago mendi-hegalean behera. 5 bider 7,30 metroko laukizuzen itxurako oinplanoa du.[2][3] Metro bateko zabalerako irtengunea du perimetroan[3] eta barruan 3 bider 5,50 metroko zuloa.[2][3]

Egituren kokapena eta deskribapena Xabier Cabezónek eman zuen ezagutzera Leitzaran.net webgunean.[2]

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko igoera Besabitik abiatzen da. Adarrarako ohiko bidetik joan behar da Belabietako ordekara arte. Han Adarra mendebaldetik inguratzen duen bidea hartu behar da Agerreko zabalara iritsi arte. Bertatik gailurrera igotzen da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Onddo» Luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-02-13).
  2. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) Moraza Barea, Alfredo; Buces Cabello, Javier; García Dalmau, Miren. Las fortificaciones de época carlista en Andoain. .
  3. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) Cabezón, Xabier. «Las ruinas de Onddo (Onyo)» Leitzaran (Noiz kontsultatua: 2019-02-13).
  4. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Oindo» Mendikat (Noiz kontsultatua: 2019-02-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]