Adarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Adarra
Adarra IM1.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 811 m
Geografia
Koordenatuak 43° 12′ 26″ N, 1° 57′ 44″ W / 43.207161111111°N,1.9621944444444°W / 43.207161111111; -1.9621944444444Koordenatuak: 43° 12′ 26″ N, 1° 57′ 44″ W / 43.207161111111°N,1.9621944444444°W / 43.207161111111; -1.9621944444444
Herria Euskal Herria
Mendikatea Adarra-Mandoegiko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Urnietatik

Adarra[1] Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, 819 metro garai,[2] Urnieta udalerrian. Donostialdea eskualdeko talaia naturala izanik eta inguruko herrietatik ikus daitekeen bere adar formako gailurrarekin, Gipuzkoako mendi ikusgarrienetakoa da, inguruko herrietako mendizaleek maiz bisitatzen dutena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adarra mendia Urumea eta Leitzaran bailaren artean dago eta bi bailarak banatzen dituen Adarra-Mandoegi bitarteko mendilerroaren ipar-mendebaldeko azken gailurra da. Iparralderuntz Onyi mendia (548 m) dago, gutxi gorabehera 3 km-ra; hegoaldera, Agerreko Zabala deritzon lepoa tarteko, kilometro batera, Onddo mendia (785 m) dago. Mendiaren hegoaldera Aballarri (642 m) izeneko harkaitz-multzoa dago, Adarra mendiko magaletan dagoen Manttale lepotik altxatzen dena.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adarra mendiaren izen ezaguna bada ere, badira mendigunearen beste izen batzuk, hala nola Adarramendi, mendi osoa nahiz hegoaldeko mazela izendatzeko, Lekaio, izen zaharrena eta mendebaldeko mazela izendatzeko bereziki erabiltzen dena, eta baita Agerre ere.[3]


Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geologikoki, Bortzirietako mendiguneko mendebaldeko azken gailurra da. Bere maldetan hareharri eta konglomeratu gorriak daude, maiz kuartzo arrastoekin.[4]

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurraren inguru gertuan eta inguruko mendietan hainbat harrespilen eta trikuharriren aztarnak daude, denak Adarra-Mandoegi estazio megalitikoa deritzonaren baitan. Horietan ikusgarrienetakoa, Adarra menditik hegoaldera, Agerreko Zabala lepoan, Eteneta I multzo megalitikoa da, zutarri ikusgarria duena. Manttale lepotik gertu Arleorko Zabalako cromlech multzoa dago, eta hortik gertu Sansonarri izeneko harritzarra, kondairak dioenez Sansonek Buruntza menditik bota zuena Aranon dantzan ari ziren jentilen aurka, baina jaurtitzean irristatzearen ondorioz erdibidean geratu zena; kondairaren beste bertsio batzuen arabera, Aballarri ("habaila harri") arkaitzak dira jaurkiketa haren emaitza.

Mendizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adarra eta inguruko gailurretan mendizale asko biltzen dira. Abiapuntu ohikoena Besabi baserritik da, Adarra mendiaren maldan, Urnietatik 5 km-ra. Hernanitik, Ereñozutik, Andoaindik eta Leitzaran bailaratik ere igo daiteke.

Urtarrilaren 1ean gailurrera igotzeko ohitura dago, Euskal Herriko beste hainbat gailurretara bezalaxe.[5]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2.   Euskal Herriko Mendien Katalogoa Pyrenaica .
  3.   Goikoetxea, Imanol Gailurrak eta goi lurrak Bertan 66 or. .
  4. (Gaztelaniaz)   Cresteríos diaclasados del Buntsandstein y caídas de bloques del Adarra . Noiz kontsultatua: 2014-05-19 .
  5. (Gaztelaniaz)   «Adarra, la tradición de recibir el año en su cima» diariovasco.com 2009-12-26 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adarra Aldatu lotura Wikidatan