Aballarri

Koordenatuak: 43°12′59″N 1°57′36″W / 43.216356°N 1.960067°W / 43.216356; -1.960067
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aballari
Datu orokorrak
Garaiera642 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°12′59″N 1°57′36″W / 43.216356°N 1.960067°W / 43.216356; -1.960067
MendikateaAdarra-Mandoegiko mendilerroa
Kokapena Urnieta
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBesabi eta Urnietatik

Aballarri Gipuzkoako Donostialdea eskualdean dagoen mendia da. Adarra eta Onddi mendien artean dago, haiekin eta inguruko mendiekin batera Adarra-Mandoegiko mendilerroa osatzen dute.

Mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gailurra harkaitz multzo batez osatua du. Denera mendiak 642 metroko garaiera du, gailurrak aldiz 56 metroko malda. Bertaratzeko ohiko abiapuntuak Besabi eta Urnieta dira.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal mitologia»

Joxemiel Barandiaran antropologo ospetsuak inguruan jasotako kondairaren arabera, behinola Aranoko plazan jendea dantzan omen zegoen. Orduan Sansonek aranotarrak festan zeudela eta, jeloskor jarrita, Buruntza menditik harkaitz puska handi bat jaurtiz haiek hiltzea otu zitzaion. Baina harkaitza jaurtitzeko unean, behi gorotz batekin irrist egin eta harkaitz bere helburura iritseko nahiko indar jaso ez zuenez, gaur egun Aballarri gailurra dagoen tokian erori omen zen[1]. Harkaitz puska hau gaur egun Aballarri mendian dago eta bertako herri hizkeraz Sanson harriya (Sanson harria) izenez ezagutzen da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]