Ondizko Andra Mariaren baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ondizko Andra Mariaren baseliza
Leioako Ondizko baseliza.JPG
Iparraldeko ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Leioa
Koordenatuak 43° 19′ 22″ N, 2° 59′ 37″ W / 43.322683333333°N,2.993625°W / 43.322683333333; -2.993625Koordenatuak: 43° 19′ 22″ N, 2° 59′ 37″ W / 43.322683333333°N,2.993625°W / 43.322683333333; -2.993625
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura

Ondizko Andra Mariaren baseliza Bizkaiko Leioa udalerrian dagoen baseliza bat da. Ondiz auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina jatorriz Erdi Arokoa zen, gaur egungoa XVI. mendekoa da, eta eraldatze handiak izan ditu. XIX. mendean, karlistaldietan, gotorlekutzat ere erabili zen. Gaur egun oraindik Eliza Katolikoak erabili ohi du.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22,90 x 8,20 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak bistako hargin-lanez eginak, baina izkina-harriak eta kanpai-horma (kanpai baterako lekuaz) harlanduz eginak daude.

Hegoaldean lau kontrahorma ditu. Iparraldean arku erdiko atari nagusia du. Ekialdean arku karpaneleko leihoa, gezileihoa eta arku zorrotzeko leihoa ditu. Hegoaldean puntadun-arkuzko atea eta arku eskartzanozko atea zituen (gaur egun itsutuak), eta leihoburuak, arku karpaneleko leihoa eta bi gezileiho mantendu ditu. Ekialdean, bi gezileiho ditu. Zurezko zorua du.

Teilatua bi uretakoa da, iparraldeko atarian garaiera txikiagoa duelarik. Epistolaren alboko antzinako ataria eroria dago.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gurutzi Arregi Azpeitia, Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 183 eta 184. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo, 1987.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]