Edukira joan

Opus signinum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniako Vindobona kanpamentuko ubide batean erabilitako opus signinuma. K.o. I.
Italikako ubidea, Sevillan. Alderik urrunenean opus signinum estaldura eta elkarguneen babesa ikusten dira.

Opus signinum (italierazko cocciopesto ) Antzinako Erroman erabilitako eraikuntza-materiala da. Gaur egun bi modutan erabiltzen da: lurzoru mota bat identifikatzeko, edo caementicuma erabiltzen duten eta teknika zehatz bat erabilita eraiki diren pareten egiturak deskribatzeko. Vitruvioren idazlanetan aipatzen da lehen aldiz[1].

Teila zatituak, zati txikitan, karearekin nahasten ziren, eta ondo kolpatzen ziren txiki-txiki egin arte[2]. Zementu moduko bat zen, etxeetako lurrean jartzeko, eta, iragazgaitza zenez, obra hidraulikoan asko erabili zen, hala nola zisternetan. Pliniok bere Natur Historia idazlanean nola egiten zen deskribatu zuen[3]. Horrela egindako lurzoruei cocciopesto edo terrazzo esaten zaie.

Izena latindar opus, "obra" eta signinum terminoetatik dator, "Signiatik", Italiako Lazio eskualdeko hiritik, zeramikaz aberatsa, gaur egun Segni. Handik, hormigoi-mota bat zetorren, karea, harea eta hartxintxarra erabiltzen zuena, teilarik gabe. Trinkotze-lan handia egin ondoren lortzen zen hormigoi moduko haren trinkotasuna.

Berreraikuntza modernoa, antzinako metodoak erabiliz. Bliesbruck-Reinheimen Europako Kultur Parkea.
Haselburgeko erromatar villan aurkitutako opus signinum lagina, Höchst im Odenwald-etik gertu.
  • Vitruviok hainbat objektu edo material izendatzen ditu Opus signinum izenaz:
    • Kareore, hondar eta arroka silizeoko zati txikiz osatutako morteroa, trinkotzeko erabiltzen zena;
    • Ura gordetzeko zisterna bat, nahasketa horrekin eraikita (Vitruvio, 8.7.14-15)[4]. Zisternaren horma perimetraletarako enkofratu gisa erabiliko diren zangak egiten dira lurrean. Horien barruan, morteroa eta harrizko piezak jartzen dira ondo zapaldutako geruzetan. Azkenik, barruko lurra hustu eta ontziaren hondoa asentatzen da;
    • Atseden-leku bat, agian banku bat, Vitruviok[5][3] gomendatzen duena pasealekuetan tarteka eraikitzea.
  • Frontinok (De aquaeductu urbis Romae, 10) horrela deritzo ubide baten goiburuko iturriak babesteko erabiltzen den mortero-nahasketa bati.
  • Columela (De re rustica, 8.17.1) Vitruviok azaldutako prozeduraren arabera eraikitako igerileku eta urmaelei aplikatzen dizkie "Opus signinum" terminoa.
  • Plinio Zaharra (Naturalis Historia, 35.46.165), paramentu iragazgaitzak egiteko erabiltzen zen karezko eta zeramika birrinduzko mortero bati dagokio.

Aztarna arkeologiko ugariek erakusten dute mortero hori zoladurak egiteko eta ubideetako paretak estaltzeko sarri erabili zela.

Jatorria eta hedapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
La Olmeda erromatar villaren jakitokia, lau zuloko opus signinumean egina, tinak bertan sartzeko. Pedrosa de la Vega (Palentziako probintzia).

Teknika honen aurkikuntza zaharrena Tell el-Burak-en Libanon, agertutako K.a. VII. mendearen hasierako feniziar dolare baten zoruak eman zuen. Badirudi gero Afrika iparraldeko kolonia feniziarretan hedatu zela, K.a. 256. urtea baino lehen[6], handik Siziliara salto egin zuen eta, azkenik, italiar penintsulan erabiltzen hasi zuten[7][8]. Signinumez egindako zoruak Afrika iparraldeko hiri punikoetan daude, eta, oro har, Siziliako etxeetan.helenistikoetan[9].

Erroman etxeetako signinum zoladura batzuk aurkitu diren arren, teknika ez zen ohikoa han.[10] Vitruviok lurzoru bat jartzeko prozesua deskribatzen zuen, bai signinum-lurzorua, bai mosaiko-lurzorua[11]. Joera K.a. I. mendean hasi zen, eta ugaritu egin zen bai etxe partikularretan bai eraikin publikoetan[12].

Opus signinumeko mosaikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek asko erabili zuten material hori harlangaitzezko zisternen alboak eta hondoa zigilatzeko, Vitruviok deskribatzen duen bezala, edo estaldura-material gisa. Kasu horretan, morteroaren matrizeak hainbat eratara jarritako mosaikoak jaso zitzakeen, adibidez, marmol zurizko edo kolorezko zatiak, eta, betiere, puzolanaren ordezko gisa. Puzolana sumendien hautsak sortzen duen material geologikoa da eta XIX. mendean, Portland zementua asmatu arte, zementuaren oinarria zen.mendean, opus signinum delakoak zoladura-estilo estanpatuagoak ekarri zituen. Opus Signinum mosaikoak teselaz egindakoak baina sinpleagoak izaten dira eta forma geometrikoak[13] dituzte.

Alfabeto paleohispaniarrez idatzitako testua deun Andelosen agertu zen mosaikoa, opus signinum-ez egin zen[14].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Puche i Fontanilles, Josep Ma. (2016). «In signinis operibus. Sobre el significado real de Opus Signinum» Butlletí Arqueològic (Reial Societat Arqueològica Tarraconense) V, 36-37 (2014-2015): 7-28. ISSN 1695-5862..
  2. Signīnum Opus. Harry Thurston Peck, Harpers Dictionary of Classical Antiquities (1898).
  3. a b Pliny, Natural History, book 35, chapter 46
  4. "Signīnum Opus". Harry Thurston Peck, Harpers Dictionary of Classical Antiquities (1898).
  5. Vitrubio, De Arch., V, 11, 4: Haec autem porticus xystos apud Graecos vocitatur, quod athletae per hiberna tempora in tectis stadiis exercentur. Proxime autem xystum et duplicem porticum designentur hypaethroe ambulationes, quas Graeci paradromidas, nostri xysta appellant, in quas per hiemem ex xysto sereno caelo athletae prodeuntes exercentur. Faciunda autem xysta sic videntur, ut sint inter duas porticus silvae aut platanones, et in his perficiantur inter arbores ambulationes ibique ex opere signino stationes. Post xystum autem stadium ita figuratum, ut possint hominum copiae cum laxamento athletas certantes spectare. Quae in moenibus necessaria videbantur esse, ut apte disponantur, perscripsi.
  6. Adriano Orsingher et al., Phoenician lime for Phoenician wine: Iron Age plaster from a wine press at Tell el-Burak, Lebanon. In: Antiquity 94 lib., 377 zk.; 1224-1244 or.
  7. "The Decorated Pavements of Morgantina II: The Opus Signinum". Barbara Tsakirgis. American Journal of Archaeology, 94 lib., 3 zk. (1990ko uztaila), 425-443 or. Archaeological Institute of America. JSTOR 505795
  8. "Tunezeko Cap Boneko Kerkouaneko etxeak opus signinum zoruak dituzte. lurzoruak K.a. 256. urte aurretik datatu behar ditugu, Regulon urte horretan bertan herri suntsitu baitzuen." Kerkouane I 79. H. Joyce, "Form, Function and Technique in the Pavements of Delos and Pompeii," AJA, 83 (1979) 259 or.
  9. Afrika iparraldean aurki daitezken signinum-ari buruz, ikusi: D. Harden, The Phoenicians (Londres 1962) 133-134 or.; T. Carter, Western Phoenicians at Lepcis Magna, AJA, 69 (1965) 128, pl. 33; M. Fantar, Pavimenta Punica et signe dit de Tanit dans les habitations de Kerkouane, Studi Magrebini 1 (1966) 57-65 or; M. Fantar, Les Pavements puniques, Les Dossiers de l'Archeologie (1978) 6-11; Kerkouane I 502-503 or.; Kerkouane II; S. Lancel, Les Pavimenta Punica du quartier punique tardif de la colline de Byrsa, Cahiers des etudes anciennes 17 (1985) 157-77 or.. Sizilian aurki daitezken signinum-ari buruz, Grigentorako ikusi: R. P. Jones y E. A. Gardner, JHS 26 (1906) 207-212; E. Gabrici, NSc 1925, 425-437 or; Avolarako: M. T. Currò, BdA 51 (1966) 94; Gelarako: D. Adames- teanu, NSc 1956, 346; Heraclea Minoarako: E. De Miro, Kokalos 12 (1966) 227; Monte Iatorako: H.P. Isler, AntK 26 (1983) 39; Soluntorako: M. deVos, BABESCH 50 (1975) 195- 224; Siracusarako: G. Gentili, NSc 1951, 156-57 or., NSc 1957, 282, 292; Tindarirako: L. Bernabò Brea, BdA 50 (1965) 207.
  10. M. L. Morricone Matini (1971) Mosaici antichi in Italia: Pavimenti di signino repubblicani di Roma e dintorni. Roma.
  11. Marcus Vitruvius Pollio: de Architectura, Libro VII.
  12. F. Sear. Roman Wall and Vault Mosaics. Heidelberg 1977
  13. Warleta, Isabel. (2009-05-28). «Todo Arte: ARTE ROMANO (V a. Cto.-IV d- Cto.): EL MOSAICO» Todo Arte (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).
  14. Mezquíriz, María Ángeles. (2004). «Pavimento de "Opus signinum" con inscripción ibérica en Andelos» Trabajos de arqueología Navarra (17): 399–402. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]