Orban Beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orban Beltza
Jatorria
Sortzailea(k)Albert Bettannier (en) Itzuli
Sorrera-urtea1887
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak110,5 (altuera) × 150,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaDeutsches Historisches Museum (en) Itzuli
BildumaDeutsches Historisches Museum (en) Itzuli
InbentarioaGm 98/39
Historia
ErakusketakSalon of 1887 (en) Itzuli

Orban Beltza (frantsesez: La Tache noire) Albert Bettannierrek 1887an egindako margolan bat da[1]. Frantzia-Prusia Gerraren ondorioz (1871) Alemaniak Alsazia-Lorrena konkistatu ostean Frantziako mapa batean agertzen den orban beltza irudikatzen du. Irakasle batek bere ikasleei horren berri ematen die, errebantxismoa irudikatzen duen margolan batean.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankfurteko Itunak (1871ko maiatzaren 10ean sinatua) Alsazia eta Lorrenaren zati baten anexioa berretsi zuen, Metz hiria barne. 1872an, Frantziar izatean jarraitzea aukeratu zuten biztanleak Frantziako Lorrenan kokatuko ziren, bereziki Nancyn, baina askok Parisera edo Aljeriara jo zuten. Albert Bettanier Metzen jaio zen 1851n, eta frantziar nazionalitatea aukeratu zuen 1872an. Lorrena batu baten mitoaren sorrera ematen da, eta Joana Arc-ekoa bere sinboloa[2].

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik Parisen kokatutako ikasgela batean maisu batek Frantziako mapa batean "galdutako probintziak" erakusten dizkio eskola batailoiko uniformedun ikasle bati. Eskola batailoia Paul Bertek (1833-1886), 1881ean Instrukzio Publikoko Ministroak antolatua, ikasleek martxa, tiroa eta armen erabilera praktikatzea ahalbidetzen zuen[2]. Hasiera batean Parisen ezarriak, eskola batailoiak Frantzia osoan orokortu ziren 1882ko uztailaren 6ko dekretu baten bidez[3]:

« Lehen edo bigarren hezkuntzako eskola publiko orok edo hamabi urte edo gehiagoko berrehun eta seiehun ikasle artean dituzten eskola publiko guztiek, eskola batailoi izenarekin, beren ikasleak bildu ahal izango dituzte irakaskuntza establezimenduetan dauden bitartean gimnasia- eta militar-ariketak egiteko. »


Aberriaren gurtza eskolan sartu da, eta irakasleek beren ikasleak abertzale zintzo bihurtzeko anbizioa dute[4]:

«

Aberriarentzat, haur bat hezia izan behar da...
Eta eskolan, lanean ikasten.
Iritsi da unea, goazen,
Ume txikiak, izan gaitezen soldaduak.

»

[oh 1]


Gelaren atzealdean armentzako apal bat dago eta irakaslearen idazmahaiaren atzean danbor bat. Giro martzial hau, zuriz jantzitako ikaslearen presentziarekin eta Ohorezko Legioaren gurutzearekin indartzen da, heroi bat izan zela iradokitzen duena[2].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pour la Patrie un enfant doit s’instruire
    Et dans l’École, apprendre à travailler.
    L’heure a sonné, marchons au pas,
    Jeunes enfants, soyons soldats.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Base Salons» salons.musee-orsay.fr (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  2. a b c (Frantsesez) «L'annexion de l'Alsace et de la Lorraine | Histoire et analyse d'images et oeuvres» histoire-image.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  3. «Capeps Ecrit 1 - Histoire de l'EP: Décret relatif à l'instruction mil…» archive.is 2013-06-28 (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).
  4. «L'enseignement de l'histoire en France à l'école primaire : la recherche du paradis perdu» www.editions-academia.be (Noiz kontsultatua: 2020-09-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]