Ordena Publikoko Auzitegia
Itxura
Ordena Publikoko Auzitegia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Auzitegia |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1963ko abenduaren 2a |
Desagerpena | 1977ko urtarrilaren 4a |
Ordena Publikoko Auzitegia (gaztelaniaz: Tribunal de Orden Público edo TOP) Espainian frankismoaren amaierako epaitegi berezia izan zen. Haren eginkizuna diktadura-erregimen horren pean delitu politikotzat jotzen ziren jokabideak zigortzea izan zen, Ordena Publikoko Auzitegia sortu arte jurisdikzio militarraren eskumenekoak izan baitziren. Hala ere, "terrorismo" bezalako delitu "politiko" larrienak auzitegi militarrek epaitzen jarraitu zuten. Madrilgo Salestarren Jauregia zuen egoitza.[1] 1963ko abenduan sortu eta 1977ko urtarrilean deuseztatu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak ordezkatu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Águila, J.J.. (2001). El TOP. La represión de la libertad (1963-1977). Bartzelona: Ed. Planeta.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gallego López, Manuel. (2016). La creación de la Audiencia Nacional desde el Tribunal de Orden Público. UNED.