Ordiziako txokolate pozoitsuaren kasua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ordiziako txokolate pozoitsuaren kasua 1876ko udan Ordizian eta inguruko herrietan eman ziren hainbat pozoitzeren kasua da. Ordizian fokoa zuen pozoitze hau inguruko herrietara hedatu zen, eta inork ez zekin zein zen pozoitzearen antza zuten sintomen jatorria[1]. Askok, Ordiziako enparantza nagusian egin ohi den Azokarekin lotu zuten.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi botika, pozoitzearen arrazoia aurkitu zen lekua.

1876ko uda hasieran hainbat pertsona gaizki jarri ziren Ordizian zein inguruan. Inork ez zekien zein zen jatorria, baina medikuek pentsatu zuten pozoitze kasu bat izango zela. Hainbat elikagai aztertu ziren, baina ez zen aurkitu pozoituta egon zitekeen ezer ere. Udak aurrera egin ahala, kasu kopuruak gora egin zuen, eta gaixo zeudenei sendatzeko asmoz txokolatea hartzea gomendatzen zieten medikuek, egoera okertuz[1].

Marcelino Aguirrezabala medikuak pentsatu zuen saturnismoa izan zitekeela, urte horretako abuztuaren 5ean egindako komunikazioan. Egun horietako Jauregi botikako botikaria zen Anselmo Jauregiren ahizpa hil zen, eta Francisco Arregi ordiziarra, txokolategilea, beilatzera joan zen. Goizean txokolatea ekarri zieten eta Arregik harriduraz ikusi zuen txokolatea uretan nahastuta hondoratzen zela.

Honela aurkitu zuten txokolate horrek minioa (berun tetraoxidoa) zuela, Fermin Aranburu txokolategile ospetxuak kolorea hobetzeko botatzen zion sustantzia.

1876ko abuztuaren 7an txokolate guztia kendu eta egoera konpondu zen. Hala ere, hainbat pertsona hil ziren, tartean Fermin Aranburu txokolategilearen bi alaba eta izeba bat[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «- JAUREGUI,C.B. - Historia» www.farmaciajauregui.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Las epidemias que padecimos» El Diario Vasco 2020-03-21 (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]