Orgreaveko bataila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orgreaveko bataila
Irudia
Map
Motacivil disorder (en) Itzuli
Poliziaren gehiegikeria
mass arrest (en) Itzuli
Honen parte da1984-85eko Erresuma Batuko meatzarien greba
Data1984ko ekainaren 18a
KokalekuOrgreave (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Parte-hartzaileak
Pertsona zaurituak123
Errepresio bortitza urtetan ezkutatu eta manipulatu egin zen.

Orgreaveko bataila (ingelesez: Battle of Orgreave) 1984ko ekainaren 18an izan zen, Hegoaldeko Yorkshireko Poliziaren (SIP) eta beste polizia indarren mehatzarien aurka. Ezinbesteko ekitaldi 1984-1985 Erresuma Batuko Meatzarien Greban, eta britainiar industria historian liskarrik bortitzenenetako bat izan zen.[1]

Bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko ekainaren 18an, Orgreaveko bataila izan zen greban zeuden meatzarien eta Erresuma Batuko polizien artean. Meategira kamioiak eta eskirolak sartzea galarazi nahi zuten 5.000 grebalari egurtu zituzten zaldiz eta istiluen aurka jantzitako 6.500 poliziak. 100dik gora zauritu eta 95 atxilotu zituzten. BBCk gertaeren ordena aldatu zuela frogatu izan da gerora, alegia, harriak botatzen zituzten langileak erakutsi zituzten lehenik eta gero polizien jipoia, alderantziz jazo arren. Greba historiko honetako inflexio puntuetako bat izan zen.[2]

Manipulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Batzorde Independente batek ebatzi zuen “poliziaren partetik gehiegizko biolentzia, meatzarien bortxa exageratuz kontakizun faltsua, atxilotuen aurkako salaketa faltsuak eta ofizialek babestutako kaltea” izan zirela.[3]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mike Figgis zuzendariak 2001ean The Battle of Orgreave filma zuzendu zuen.

Musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dire Straits musika-taldeak "Iron Hand" abestia 1991eko On Every Street albumean gertaerei eskaini zien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hendy, John (2009). "The Attack on the Miners Was a Turning Point". Socialist Lawyer (52): 20–23. ISSN 0954-3635. JSTOR 42950345. [1]
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/orgreaveko-bataila-izan-zen-greban-zeuden-meatzarien-eta-erresuma-batuko-polizien-artean
  3. Harcup, Tony (2013). Alternative Journalism, Alternative Voices. Abingdon: Routledge. ISBN 978-0-415-52186-4.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]