Orioko Nazioarteko Estropadak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orioko Nazioarteko Estropadak
Sorrera 1968
Herria Orio, Gipuzkoa
Antolatzailea Orio Arraunketa Elkartea
Partehartzaileak nazioartekoak
Modalitatea aulki mugikorra
Garaipen gehien zortzikoan:
Euskal Herria Orio (6)
Azken ekitaldia 2024
Irabazlea(k) Gizonezkoak (8+):
Euskal Herria Hondarribia
Emakumezkoak (8+):
Euskal Herria Ur-Kirolak

Orioko Nazioarteko Estropadak 1968tik aurrera Orio Arraunketa Elkarteak Orion antolatzen dituen aulki mugikorreko estropadak dira, bertan munduko talde indartsuek herriko taldearekin indarrak neurtzen dituztelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Nazioarteko Estropada 1968ko abuztuaren 25ean lehiatu zen. Egun hartan Orion izan ziren munduan lehiatzen den estropadarik famatuenean parte hartzen duten Oxfordeko eta Cambridgeko arraunlariak. Orioko arraunlariek handia egin zuten eta ingelesei aurrea hartzeaz gain, Orio bezalako herri txiki batean maila handiko Nazioarteko Estropada antolatzeko gaitasuna erakutsi zuten[1]. Hurrengo bi ekitaldietan Cambridge, Oxford eta Orioren arteko estropadak izan ziren eta 1971etik aurrera Europako beste talde batzuk etorri iren.

1972 eta 1975. urteetan izan ezik, 1968an hasitako lehiaketa urtero jokatu zen 1976. urtera artean. Hurrengo urteetan ordea Orio Arraunketa Elkarteak kirol eta nortasun mailako krisi txiki bat izan zuen, eta nazioarteko estropadak bertan behera geratu ziren. 1989an ekitaldi berria antolatu zen, berriz ere Orio eta Oxford protagonista zirela eta berriz ere euskaldunak izan ziren irabazle. XXI. mendearekin batera estropaden bigarren aroa hasi zen, 2009 artean ia urtero jokatu ondoren berriz ere jarraitasuna galdu zuena.

Azken ekitaldiak 2015ekoa (Orioko klubak 50 urte bete dituen aitzakian antolaturikoa), 2018koa (Lehen estropada antolatu zenetik 50 urte)[2] 2023koa eta 2024koa izan dira[3].

Nazioarteko Estropada ospatu den hemezortzi aldi hauetan Orioko Arraun Elkarteak sei aldiz irabazi du estropada. Baina Arraun Klubaren meriturik handiena agian, hain maila handiko estropadak antolatzeko erakutsi duen gaitasuna izan da. Espainiako Txapelketetan ohikoak diren taldeez gain, Alemania, Frantzia, Suitza, Holanda, Erresuma Batua, Belgika, Estatu Batuak, Polonia eta Italiako arraunlariak lehiatu dira Orioko uretan.

2005ean lehiatu ziren lehenengo aldiz emakumezkoak. Lauko scullean izan zen. 2023ko ekitaldian aurreneko aldiz emakumezkoek 8+ proba antolatu zen[4].

Urtez urteko sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzikoa da proba nagusia. Hona hemen finalen emaitzak:

* 1968-08-25. ORIO I Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria ORIO 5:33:60
  2. Ingalaterra OXFORD 5:41:30

* 1969-08-17. ORIO II Nazioarteko Estropadak.

  1. Ingalaterra CAMBRIDGE 6:04:60
  2. Euskal Herria ORIO 6:09:00
  3. Ingalaterra OXFORD 6:16:05

* 1970-08-02. ORIO III Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria ORIO 5:59:60
  2. Ingalaterra OXFORD 6:19:70
  3. Ingalaterra CAMBRIDGE 6:29:20

* 1971-08-08. ORIO IV Nazioarteko Estropadak.

  1. Alemania MUNICH-FRANCKFURT 5:48:00
  2. Euskal Herria ORIO 5:51:00
  3. Ingalaterra OXFORD-CAMBRIDGE 5:52:60
  4. Frantzia L.I.F.A.-PARIS 5:52:80

* 1973-06-17. ORIO V Nazioarteko Estropadak.

  1. Ameriketako Estatu Batuak COLUMBUS DAY-Florida 4:53:50
  2. Belgika BELGIKAko Selekzioa4:53:60
  3. Euskal Herria ORIO 4:57:10
  4. Frantzia PARIS 5:10:05

* 1974-07-23. ORIO VI Nazioarteko Estropadak.

  1. Ingalaterra CAMBRIDGE 5:28:50
  2. Euskal Herria ORIO 5:36:00
  3. Ingalaterra OXFORD 5:36:10
  4. Italia ITALIA 7:32:50 (Matxura)

* 1976-05-16. ORIO VII Nazioarteko Estropadak.

  1. Ingalaterra OXFORD 4:59:90
  2. Euskal Herria ORIO 5:00:40
  3. Ingalaterra CAMBRIDGE 5:15:30

* 1989-05-06. ORIO VIII Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria ORIO 4:56:76
  2. Ingalaterra OXFORD 5:21:34

* 2001-06-09. ORIO IX Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria ORIO 4:27:88
  2. Frantzia E.N. BORDEAUX 4:31:51
  3. Euskal Herria So. Na. BAIONA 4:33:25
  4. Euskal Herria HONDARRIBIA 4:36:81

* 2004-04-24. ORIO X Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria ORIO 2:51:19
  2. Euskal Herria HONDARRIBIA 2:51:52
  3. Euskal Herria UR-KIROLAK 2:53:25
  4. Frantzia E.N. BORDEAUX 2:53:66

* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria HONDARRIBIA 3:00:34
  2. Euskal Herria ORIO 3:01:82
  3. Portugal S.C. CAMINHENSE 3:02:77
  4. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 3:09:29

* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.

  1. Portugal S.C. CAMINHENSE 2:56:25
  2. Euskal Herria HONDARRIBIA 2:56:51
  3. Euskal Herria ORIO 2:58:37
  4. Frantzia E.N. BORDEAUX 2:59:00

* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria HONDARRIBIA 2:55:18
  2. Euskal Herria ORIO 2:56:10
  3. Ingalaterra MOLESEY B.C. 3:00:58
  4. Katalunia C.N. AMPOSTA 3:03:06

* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.

  1. Portugal S.C. CAMINHENSE 2:33:78
  2. Euskal Herria ORIO 2:35:22
  3. Euskal Herria HONDARRIBIA 2:36:74
  4. Galizia NÁUTICO DE VIGO 2:40:62

* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak[5].

  1. Galizia NÁUTICO DE VIGO 2:46:76
  2. Euskal Herria HONDARRIBIA 2:47:26
  3. Katalunia C.N. AMPOSTA 2:52:96
  4. Euskal Herria ORIO 2:55:84

* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.[6]

  1. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 1:58:16
  2. Euskal Herria ORIO 1:59:74
  3. Espainia NÁUTICO DE SEVILLA 2:01:52
  4. Euskal Herria AVIRON BAYONNAIS 2:07:08

* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[7].

  1. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 19 puntu
  2. Euskal Herria ORIO 17 puntu
  3. Euskal Herria HONDARRIBIA 12 puntu
  4. Euskal Herria ZIERBENA 7 puntu
  5. Portugal S.C. CAMINHENSE 5 puntu

* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[4].

  1. Euskal Herria ORIO 20 puntu
  2. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 13 puntu
  3. Portugal R.C.F. PORTUENSE 13 puntu
  4. Frantzia Aviron GRENOBLOIS 8 puntu
  5. Bretainia CA NANTES 6 puntu

* 2024-04-20. ORIO XIX Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].

  1. Euskal Herria HONDARRIBIA 20 puntu
  2. Euskal Herria ORIO 15 puntu
  3. Espainia NÁUTICO DE SEVILLA 13 puntu
  4. Frantzia E.N. BORDEAUX 8 puntu
  5. Portugal S.C. CAMINHENSE 4 puntu

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzikoa Garaipenak Urteak
Euskal Herria ORIO 6 1968, 1970, 1989, 2001, 2004, 2023
Euskal Herria HONDARRIBIA 3 2005, 2007, 2024
Ingalaterra CAMBRIDGE 2 1969, 1974
Portugal S.C. CAMINHENSE 2 2006, 2008
Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 2 2015, 2018
Alemania MUNICH-FRANCKFURT 1 1971
Ameriketako Estatu Batuak COLUMBUS DAY-Florida 1 1973
Ingalaterra OXFORD 1 1976
Galizia NÁUTICO DE VIGO 1 2009

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005 eta 2018 artean lauko sculla (4x) izan zen froga nagusia. Hona hemen emaitzak, ekitaldi batzuk falta dira:

* 2005-05-07. ORIO XI Nazioarteko Estropadak.

  1. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES

* 2006-04-30. ORIO XII Nazioarteko Estropadak.

  1. Frantzia E. N. BORDEAUX

* 2007-04-21. ORIO XIII Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria HONDARRIBIA 3:36:36
  2. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 3:41:76
  3. Espainia R.C. MEDITERRANEO 3:45:76
  4. Ingalaterra MOSELEY B.C. 3:46:88

* 2008-04-13. ORIO XIV Nazioarteko Estropadak.

  1. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES

* 2009-04-25. ORIO XV Nazioarteko Estropadak.

  1. Euskal Herria HONDARRIBIA 3:25:42
  2. Portugal A.R.C.O. VIANA 3:31:56
  3. Espainia C.N. BANYOLES 3:32:42
  4. Euskal Herria HONDARRIBIA 3:37:46

* 2015-04-04. ORIO XVI Nazioarteko Estropadak.

  1. Katalunia C.N. AMPOSTA 2:34:08
  2. Euskal Herria SANTIAGOTARRAK 2:35:76
  3. Espainia NÁUTICO DE SEVILLA 2:38:32
  4. Espainia R.C.R. ALACANT 2:43:16

* 2018-05-05. ORIO XVII Nazioarteko Estropadak. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[7].

  1. Frantzia Aviron GRENOBLOIS A 20 puntu
  2. Frantzia Aviron GRENOBLOIS B 12 puntu
  3. Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 12 puntu
  4. Euskal Herria ORIO 10 puntu
  5. Portugal S.C. CAMINHENSE 6 puntu

* 2023-04-22. ORIO XVIII Nazioarteko Estropadak. Zortzikoan (8+) lehiatu ziren. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[4].

  1. Euskal Herria ORIO 17 puntu
  2. Katalunia C.N. AMPOSTA 15 puntu
  3. Espainia C.N. SEVILLA 13 puntu
  4. Euskal Herria UR-KIROLAK 10 puntu
  5. Portugal R.C.F. PORTUENSE 5 puntu

* 2024-04-20. ORIO XIX Nazioarteko Estropadak. Zortzikoan (8+) lehiatu ziren. Lau txanda jokatu ziren eta puntuak batu ziren[3].

  1. Euskal Herria UR-KIROLAK 19 puntu
  2. Katalunia C.N. AMPOSTA 17 puntu
  3. Frantzia E.N. BORDEAUX 10 puntu
  4. Espainia C.N. SEVILLA 8 puntu
  5. Portugal R.C.F. PORTUENSE 6 puntu

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzikoa Garaipenak Urteak
Espainia CÍRCULO DE LABRADORES 2 2005, 2008
Euskal Herria HONDARRIBIA 2 2007, 2009
Frantzia E. N. BORDEAUX 1 2006
Katalunia C.N. AMPOSTA 1 2015
Frantzia Aviron GRENOBLOIS 1 2018
Euskal Herria ORIO 1 2023
Euskal Herria UR-KIROLAK 1 2024

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. eus, ehkirola. (2020-03-20). Orioko Nazioarteko estropada bertan behera. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) DV. (2018-05-04). «Nazioarteko Orioko estropadak 50. urteurrena betetzen du bihar» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  3. a b c «Gipuzkoarrak garaile XIX. Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).
  4. a b c «Orioko zortzikoak nagusi izan dira Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) «El Náutico de Vigo se impuso en la Regata Internacional de Vigo por medio segundo a Hondarribia» El Diario Vasco 2009-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  6. «Segundo batengatik ez du irabazi Oriok Nazioarteko Estropada - Orio» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).
  7. a b «RC Labradores eta Aviron Grenoblois garaile Orioko XVII. Nazioarteko Estropadetan - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]