Orioko balea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orioko balea

Bizitza
HeriotzaOrio1901eko maiatzaren 14a
Heriotza modua: balea arrantza
Jarduerak
Pisua1.200 Arroa (masa-unitatea)

Orioko balea 1901eko maiatzaren 14an Orion arrantzatutako balea izan zen. Bizkaiko golkoan harrapatutako azken sardako balea izan zen, euskal balea izendatu izan ohi den espeziekoa. Orioko arrantzaleek arpoia gabe dinamita erabili zuten animalia hiltzeko.

Harrapaketan honako ontziek parte hartu zuten: Trinidad izeneko trainerua, Manuel Olaizola patroi zela; San Antonio-n, Manuel Loidi; Maria Jose-n, Xixario Uranga; San Jose-n, Eustakio Atxega; eta San Juan-en, Gregorio Manterola.[1]

Gertaturikoa Orioko baleari jarritako bertsoekin oroitua izan zen. Benito Lertxundi abeslari oriotarrak 1977an abestia egin zuen bertsoon bertsio laburtu batekin.

2001. urtetik aurrera, bost urtetik behin maiatzaren 14an ospakizuna egiten dute Orion herriaren iragan baleazalea oroitzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «XIII. mendeko Orioko balea -» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]