Sardako balea
| Sardako balea | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Artiodactyla |
| Familia | Balaenidae |
| Generoa | Eubalaena |
| Espeziea | Eubalaena glacialis (Müller, 1776)
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Ernaldia | 1 urte |
| Genomaren kokapena | dnazoo.org… |

Ipar Atlantikoko sardako balea (Eubalaena glacialis) edo euskal balea (oraindik ere Balæna biscayensis izen sinonimoa ez da ahaztu)[1][2] Balænidæ familiako zetazeo mistizetoa da. Balea-bizarrez hornituta dago eta Eubalaena generoko hiru espezieetako bat da. Ipar Atlantikoan 300-450ren bat euskal balea bizi dira.[3]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste sardako balea biak legez, euskal balea ere, erraz bereizten da beste baleetatik, buruan dituen maskurrengatik, bizkar-hegats bako bizkar zabalagatik eta begien gainean hasten den aho luze makotuagatik. Balea hauen gorputza gris oso iluna edo beltza izaten da, batzuetan gune zuri batzuekin sabelean. Sardako baleen maskurrek zuriak dirudite, ez azala zuria izateagatik, baizik eta haietan bizi diren balea zorri-kolonia handiengatik.
Sardako balea helduak 11-17 metro luze eta 64.500 kilogramo izatera hel daitezke. Neurtutako handienak 18 metroko luzera eta 106.000 kilogramoko pisua zuen.
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Emeak arrak baino handiagoak dira eta 9 edo 10 urte izan arte ez dira hasten kumeak izaten. Ernaldiak urtebete luze irauten du. Azken urteotan jaiotzen arteko tartea handitu dela dirudi eta orain, batez beste, hiru eta sei urte artekoa da. Jaiotzen direnean kumeak 4-4,5 metro luze dira. Euren bizitzaren iraupenari buruz ez dago datu askorik, baina, gutxienez, 50 urtekoa izan daitekeela uste da. Gehienez 67 urte bizirik irauteko gaitasuna kalkulatu zaio.[4] Espezie hurbil batzuena, berriz, 100 urte baino luzeagoa izaten da. Eta uste da balea espezie batzuk 200 urte baino luzeago bizi daitezkeela.[5]
Espezieak zenbait izen taxonomiko jaso ditu sailkatzaileen artetik, adibidez Balæna biscayensis Daniel Frederik Eschricht biologoaren eskutik 1860an[6], baina Eubalaena glacialis izena finkatu zen 20. mendean.
Balea arrantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardako baleak ingelesez right whales (hau da, balea egokiak) izendatzen dituzte, behinola balea arrantzaleek harrapatzeko egokienak hauek zirela uste zutelako. Izan ere, sardako balearen gorputzaren %40 dentsitate gutxiko gantza da eta, beraz, beste mota askotako baleak ez bezala, hil eta gero ur gainean geratzen da. Horri sardako balea uretan astiro mugitzen dela gaineratuz, balea hauek harrapakin egokiak ziren zurezko ontzi txiki eta eskuzko arpoiekin bakarrik baliatzen ziren bale arrantzaleentzat.
Euskal Herriko baleazaleak lehenengoak izan ziren sardako balea harrapatzen salerosketan aritzeko. XI. mendean hasi ziren jarduera ekonomiko hori industrialki burutzen Bizkaiko golkoan. Baleak hasieran olioa lortzeko harrapatzen zituzten baina, okela kontserbatzeko teknologia hobetu zenean, elikagai legez ere erabili zituzten. Balea arrantzale euskaldunak 1530erako heldu ziren Kanadako sortaldera[7] eta 1602rako Todos os Santos Badiaren itsasertzeraino (Bahia, Brasil). Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) hasi baino lehen egin zituzten euskaldunek baleak harrapatzeko euren azken bidaiak. Jarduera berpizteko arrakastarik gabeko saiakera gutxi batzuk egin ziren, baina huts egin zuten denek. Euskaldunek jarraitu zuten noizbehinka balea batzuk harrapatzen euren itsasaldearen inguruan, baita XIX. mendean ere.
Donostiako Aquariumeko balearen eskeletoa, 1878. urtean Gipuzkoako kostaldean, Zarautz eta Getaria artean, ehizatu zen sardako balea batena da. Euskal kostaldean ehizatu zen azkenetariko balea izan zen (handik urte gutxitara beste bat ehizatu zuten Donostian, eta handik urte batzuetara, 1901. urtean, Orion ehizatu zuten azkena).[8]
Amerikako kolonia berrietako balea arrantzaleek ordezkatu zituzten euskaldunak: Yankee whalersek. Nantucket eta Long Islandetik abiatuta, amerikarrak urte batzuetan 100 sardako balea harrapatzeko gai ere izan ziren. 1750 inguruan Ipar Atlantikoko sardako balea ia desagertuta zegoenez, ehiza horrek ez zuen errentagarritasun handirik eta balea arrantzale amerikarrak Hego Atlantikora mugitu ziren, XVIII. mendearen amaiera baino lehen.
1937an, argi geratu zenean sardako balea ia desagertzear zegoela, mundu osoan haren arrantza erabat debekatzea onartu zen. Debekua nahiko arrakastatsua izan zen, hamarkada batzuez, debekua urratuz, haien arrantzak jarraitu bazuen ere. Madeirak 1968an harrapatu zituen bere azken bi sardako baleak.
| Urtea | Non | Nola antzeman zen | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1805 | Hondarribia | Harrapatuta | |
| 1854 | Donostia | Harrapatuta | |
| 1878 | Getaria eta Zarautz artean, Gipuzkoako kostaldean | Harrapatuta | Donostiako Aquariumean gorde da eskeletoa, animaliaren haragia eta gantza usteldu zitzaien getariatarrak eta zarauztarrek auzitan zebiltzan bitartean |
| 1893 | Donostia | Harrapatuta | |
| 1901 | Orio | Harrapatuta | Orioko balearen bertso ezagunak inspiratu zuen Euskal Herrian harrapatu zuten azken balea |
| 1914 | Azoreak | Harrapatzen saiatu ziren baina ezin | [9] |
| 1930 baino lehen | Porto ondoan | Harrapatuta | [10] |
| 1939 eta 1949 artean | Capelinhos, Faial Uhartea | Behaketa | [9] |
| 1954 eta 1957 artea | Mediterraneoan | Behaketak | [9] |
| Urtarrilean 1959 | Madeira | Harrapatuta (haurdun) | [11][9] |
| 1959–1966 | Cléire lurmuturra, Irlanda | 5 behaketa independente | [9] |
| 1964 | Cork, Irlanda | Behaketa (agian goiko behaketekin batera multzokatu behar, baina hau Irlandatik hegoaldera) |
[12] |
| Otsailean 1967 | Madeira | 3 ale, bi harrapatuta* | [13] |
| Abuztuan 1970 | Cléire lurmuturra, Irlanda | Behaketa | [14][9] |
| 1977 edo 1978 (irailean) | Finisterre lurmuturra, Galizia 43°00′N 10°30′W / 43.000°N 10.500°W | Behaketa | [15] |
| Ekainean, 1980 | Bizkaiko golkoan | Behaketa (2 balea elkarrekin) | [9] |
| Uztailetik urrira, 1980 | Harris eta St Kilda artean Eskozian | Behaketak | [9] |
| XX. mendearen bigarren erdialdean | Herbeheretako kostaldean | Hezurrak topatu zituzten | [16] |
| Uztailean, 1987 | Atlantikoan, Islandiatik urruti | Behaketa | [17] |
| 1987 | Atlantikoan, Iberiar penintsulatik urruti | Behaketa | [12] |
| 1993 | A Coruñatik hurbil, Estaca de Bares, Galizia | Kostaldetik ikusia | [18] |
| 1995 | San Vincenteko lurmuturraren aurrean, Portugalen | Behaketa, ama bat eta kume bat. Kume bat bizirik ikusi zen azken aldia. | [19] |
| XX. mendearen azken hamarkadan | Tenerife and Gomera artean | Behaketa | [20] |
| XX. mendearen azken hamarkadan | Gomera | Bi Behaketa | [21] |
| XX. mendearen azken hamarkadan | Tenerife eta Kanaria Handia artean | Behaketa | |
| XX. mendearen azken hamarkadan | Punta de Teno eta Punta Scratch aldean | Behaketa | [19][22] |
| 1998ko ekaina eta 1999ko urtarrilaren inguruan | Gomera | Behaketa | [23] |
| 1990 - 2000 zehaztu gabe | Donegalen, Irlandaren, parean | Behaketa pare bat | [24] |
| Maiatzean 2000 | Hatton Arroa, Irlanda eta Britainia Handiaren parean | Behaketa | [17] |
| Uztailean 2000 | Shetland uharteak | Behaketa (agian aurreko balea berbera) | [25] |
| 2012 | Lizard Point, Kornualles | Behaketa posible bat | [26] |
- * Ar bat, ama bat eta kume bat behatu zituzten. Arrak bakarrik lortu zuen ihes egitea.
Nabigazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txosten berri batzuen arabera, Ipar Atlantikoko sardako balearentzat arriskurik handiena Ipar Amerikaren ondoko nabigazioari lotuta dago. Itsasontziekin izandako talken eraginez izaten diren heriotzak sardako baleak desagertzeko zorian jartzen ari direlako susmoa zabalduz doa[27]. Estatu Batuetako gobernuak Boston inguruko itsas ibilbide batzuk aldatu ditu 2007 urtean baleekiko talkak gutxitzearren, batez ere (Ipar atlantikoko) sardako baleekin izandako talkak[28].
Kopurua eta banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
400 (Ipar Atlantikoko) sardako balea inguru daude, ia guztiak Atlantikoaren Ipar-sartaldean. Udaberrian, udan eta udagoienean, Kanadako eta Estatu Batuen ipar-sortaldeko itsas bazterretan elikatzen dira New Yorketik Eskozia Berriaraino dauden guneetan. Fundy badiako eta Cape Cod badia lurmuturreko (bakailaoaren badia lurmuturra) elikaguneak oso erabiliak dira. Neguan, Georgia eta Floridarantz abiatzen dira, erditzeko.
Joan diren azken hamarkadetan ale gutxi batzuk ikusi dira sortalderantzago; batzuk Islandia ondoan, 2003an. Baliteke geratzen diren ia desagertuta dagoen lehengo sortaldeko populazioaren ale bakanak izatea, baina lehengo bale arrantzaleen testigantzen arabera, gertagarriagoa da sartaldetik harantz urreratutako aleak izatea[7]. Hala ere, Norvegia, Irlanda, Espainia, Portugal, Kanariar uharteak eta baita Sizilia ondoan ere ikusten dira normalean baten batzuk[29] eta Norvegiakoak gutxienez sortalde ingurukoak dira[30].
2020an, North Atlantic Right Whale Consortium elkarteak ohartarazi duenez bale mota honen desagertzea oso denbora laburrean gerta liteke, 10-12 urteko epean.[31]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Turner, Wm. (1913-01). «XXXIII.—The Right Whale of the North Atlantic, Balæna biscayensis: its Skeleton described and compared with that of the Greenland Right Whale, Balæna mysticetus.» Earth and Environmental Science Transactions of The Royal Society of Edinburgh 48 (4): 889–922. doi:. ISSN 2053-5945. (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «OBIS-SEAMAP Species Profile - Eubalaena glacialis» seamap.env.duke.edu (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «Gehienez, 450 baino ez» Berria 2018-01-26.
- ↑ «North atlantic right whale (Eubalaena glacialis) longevity, ageing, and life history» genomics.senescence.info (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «Bowhead whale (Balaena mysticetus) longevity, ageing, and life history» genomics.senescence.info (kontsulta data: 2025-03-16).
- ↑ «World Cetacea Database - Balaena biscayensis Eschricht, 1860» www.marinespecies.org (kontsulta data: 2021-02-12).
- ↑ a b Kenney, Robert D.. (2002). «North Atlantic, North Pacific and Southern Right Whales» in William F. Perrin, Bernd Wursig and J. G. M. Thewissen The Encyclopedia of Marine Mammals. , 806-813 or. ISBN 0-12-551340-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El esqueleto de la ballena del Aquarium de Donostia cumple 140 años» EITB 2018-02-10 (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ a b c d e f g h Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Brown1986izeneko erreferentziarako - ↑ .
- ↑ .
- ↑ a b Txantiloi:In lang North Atlantic right whale: recent summer records outside main grounds – Morse Project
- ↑ Maul and Sergeant, 1977.Txantiloi:Fcn
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
MadeiraWhalesizeneko erreferentziarako - ↑ .
- ↑ .
- ↑ a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
IrlandaResearchizeneko erreferentziarako - ↑ .
- ↑ a b doi:. Bibcode: 1997MMamS..13..139M..
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Morocco98izeneko erreferentziarako - ↑ Benderlau, s.a.Txantiloi:Fcn
- ↑ Aguilar, 1999.Txantiloi:Fcn
- ↑ .
- ↑ Northern Right Whale – Irish Whale and Dolphin Group: IWDG
- ↑ Photo cards 2 – Sea Watch Foundation
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Extra12izeneko erreferentziarako - ↑ BBC News: Shipping threat to endangered whale
- ↑ North Atlantic Right Whale Ship Strike Reduction: NOAA Fisheries
- ↑ Martin et al.. (1997). «SIGHTING OF A RIGHT WHALE (EUBALAENA GLACIALIS) WITH CALF OFF S. W. PORTUGAL» Marine Mammal Science vol. 13. no. 1 p 139 (NOAA) (kontsulta data: 2006-10-26).
- ↑ Jacobsen et al.. (2004). «TWO-WAY TRANS-ATLANTIC MIGRATION OF A NORTH ATLANTIC RIGHT WHALE (EUBALAENA GLACIALIS)» Marine Mammal Science vol. 20. no. 1 p 161 (kontsulta data: 2006-10-26).
- ↑ «Euskal balea uste baino arinago ari da desagertzen: 356 buru baizik ez dira geratzen itsasoan» Argia (kontsulta data: 2020-12-02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bontigui Eskisabel, Joseba A. (2002): Baleekin jolasean: Sardako balea edo euskal balea = Jugando con ballenas: la ballena franca o ballena de los vascos. Eusko jaurlaritza, Ingurumena eta lurralde politika. ISBN 978-84-457-1896-4
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Whale and Dolphin Conservation Society"
- "Giants in the Balance: The Race to Save the North Atlantic Right Whale"
- Hear right whale audio (U. of R.I., Office of Marine Programs)
- Watch video of northern right whales
- Research showing the need for speed restrictions to save the North Atlantic Right Whale
- American Cetacean Society
- NOAA
- Right Whale Listening Network
- North Atlantic Right Whale Consortium (NARWC)