Edukira joan

Oromo (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oromo herria» orritik birbideratua)
Oromo

Oromoen erregina eta bere semea, 1860ko hamarkada
Biztanleak guztira
c. 25,5 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Hizkuntza
Oromoera
Erlijioa
Islam (~ %47,5a), Etiopiako Eliza Ortodoxoa (~ %33a)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Kuxtar herriak

Oromo[1] (oromoeraz: Oromoo; ge'ez: ኦሮሞ, ’Oromo) Etiopian, Keniako iparrean zein Somaliako zenbait tokietan bizi den talde etniko bat da. Etiopiako biztanleriaren %34,5a osatzen dute, 45 milioi inguruko populazioa hain zuzen ere.[2]

Oromoeraz egiten duen herri honek gertuko herriekin izandako gerren ondorioz migrazio historikoak jasan ditu.[3]

Herri honen izen egokia Oromo da. XIX. eta XX. mendeetan gainerako etiopiarrek eta europar kolonizatzaileek "Gala" edo "Galla" izenak erabili zituzten baina gaur egun mespretxuzko izena kontsideratzen da.

Aditu batzuek diote Afrikako Adarrean sortu eta milaka urtez bizi izan zirela, beste batzuek diote Etiopiako hegoaldean bizi izan direla gutxienez mila urtez.

Oromo herriak inguruan zituen amhara eta sidama herriekin bat egin zuen. Historikoki oromoarrak eta somaliarrak lur oparoak eskuratzeko borrokan ibili izan dira.

XIX. mendean Etiopiako hainbat errege izan ziren oromoak eta 1913-1916 artean Lij Iyasu enperadorea ere oromo izan zen. Guzti honek ekarri zuen Etiopiako noblezia oromo bihurtzea. Etiopiak izan duen enperadore handiena, Haile Selassie, jatorri mixtokoa zen, oromo eta amhara. 1930 eta 1974 artean agindu zuen Etiopian.

1973an Oromia lurraldearen indpendentzia aldarrikatzen zuen Oromoko Askatasun Frontea sortu zen. 2025eko hauteskundetan ONC koalizioak hart zuen parte.

Oromo herria gaur egun Etiopiako talde etniko handiena da. Gehienak nekazariak eta abeltzainak dira, eta gutxi batzuk bizi dira hirietan. Bizimodu tradizionalari eusten diote.

Historikoki haien erlijioa mantendu izan dute. Erabili izan den "galla" ezizenak arabieraz "ez-musulman" esan nahi du. Waaq da haien erlijioko jainko nagusia. Gaur egun ordea oromoak bizi diren lurraldean %47,5 musulmanak dira eta %30 kristau protestanteak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua: Etiopia. .
  2. (Ingelesez) Ethiopia. Central Intelligence Agency 2025-09-17 (kontsulta data: 2025-10-06).
  3. (Gaztelaniaz) Perras, Arne. (2004). Carl Peters and German Imperialism 1856-1918: A Political Biography. Oxford University Press, 154–157 or. ISBN 978-0-19-926510-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.