Oromë
Oromë, Valarretako bat da, Aratarren taldekoa. Bere izenak, Adar Soinua esan nahi du; sindarinez Araw bezala ere ezagutzen da. Animalia hezitzailea eta Ehiztaria da, Valinorreko hegoaldeko zatian bizi da, basoan. Zaldizkoen nazio guztiek gurtzen dute, ehizatik bizi direnek, artzaiek eta basoetako biztanleek bezala.
Yavanna eta Ulmorekin batera, ez zuen, sekula, Erdialdeko Lurraldea erabat utzi, Melkorrek, Zuhaitzen Aroak hasi zirenean Valarrak kanporatu zituenean, eta hara joaten jarraitu zuen. Honela, Melkorren izakiak ehizatzen aritzen zen, ehiza zaldiak eta bere adar Valaroma erabiliz.
Oromëren bidaiak eragozteko, Melkorrek, Eriadorren ekialdeko mugan Mendi Lainotsuak altxatu zituen. Hala ere, Oromëk ehizatzen jarraitu zuen. Honela, Kuivienen lakuaren ondoan, berriki itzartu ziren Elfoak aurkitu zituen. Hala eta guztiz ere, Melkorrek lehenago aurkitu zituen, eta, zuzenean kalte egin beharrean, eta Oromë han inguruan zebilela zekienez, Elfoak, handik urruti torturatzeko eramango zituen ehiztari arriskutsu baten zurrumurrua zabaldu zuen, Melkorrek berak harrapatzen zituen Elfoekin egiten zuena zena (honela sortu zen, Elfoen artean, orkoak, hasieran Melkorrek harrapatutako elfoetatik zetozenaren ideia).
Honela aurkitu zituen Oromëk Elfoak, eta Melkorren gezurrak sinetsi zituztenak, ihes egin zuten, gehiago sekula ikusi ez zirelarik. Gainontzekoak, geratu egin ziren, eta ehiztari gaiztoarena gezurra zela ikusi zuten, Valinorreko zuhaitzen argia bere begietan isladatzen baitzen.
Oromë, orduan, gainontzeko Valarrei, Iluvatarren lehen semeak ziren Elfoak itzartu zirela esatera joan zen, honela, Elfoen martxa handia hasi zelarik.
Oromëren maiar ezagunen artean, honako hauek daude:
- Tilion: Ilargiaren ontzia eramateaz arduratzen zen maia
- Alatar: Azti urdinetako bat
- Pallando: beste azti urdina.