Ainur

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ainurrak (quenyaz "Sakratuak" esan nahi duena, singularrean Ainu) Tolkienek Erdialdeko Lurraldeari buruzko bere lanak idazteko asmatu zuen mitologiaren zati diren izpirituzko izakiak dira. Iluvatarrek sortu zituen lehenak izan ziren, bere pentsamendutik abiatuta. Horietakoren batzuk Iluvatarrekin dauden arren, beste batzuk Eära jaitsi ziren (Valarrak eta Maiarrak) munduari forma ematen amaitzeko.

Ez dute berezko formarik, euren artean euren sortzailearen pentsamenduaren arabera dituzten antzekotasunengatik lotuta dauden arren. Euren sexu generoa ere ez da hala, baizik eta ezberdintzea eta bikotetzea aurreko arrazoi berengatik ematen dela.

Horietatik boteretsuena zena, Melkor, Eära jaitsi zen Gar Itzalezina bereganatzeko asmoz eta hala Jaun eta Sortzailetzat hartua izateko. Beste ainur batzuk usteldu zituen bere nahia betetzeko (Sauron eta Balrogak dira adibiderik ezagunenak). Gauza propiorik sortu ezin dutenez, euren berdinek eginiko gauzak usteltzea edo suntsitzea beste erremediorik ez zaie geratzen. Hala ere, hau, benetan, Eruk pentsatutako kantuaren zati izan liteke, beronek Silmarillion lanean dioen bezala, Melkor kantua bere desadostasunarekin suntsitzen saiatzen denean.

« Eta zuk, Melkor, bere iturririk sakonena nigan ez duen gairik ezin dela jo ikusiko duzu, eta musika nire kalterako inork ezin duela aldatu. Saiatzen denak, berak oraindik irudikatu ere egin ez dituen gauza miragarriagoak sortzeko nire tresna baino ez dela frogatuko baitu. »


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]