Estë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estë, Jentila eta Nekearen eta zaurien Sendatzailea (Estë "the Gentle", "the healer of hurts and of weariness" jatorrizko ingelesezko bertsioan) bezala ere ezaguna, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, idazlearen hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Valierretako bat da, Valarren damak, eta Irmoren emaztea.

Bere lorategietan, Lorienen lorategietan bizi da, Valinorren. Beti grisez jantzita doa, eta, egunean zehar, Lorellin lakuko uhartean lo egiten du.

Estëk, "atsedena" esan nahi du. Sendapenaren eta lasaitasunaren anderea da, nekea eta ezinegona kentzen dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]