Oscar Bonavena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oscar Bonavena
OscarRingoBonavena.jpg
Estatistikak
Izen osoa Oscar Natalio Bonavena
Pisua Pisu astuna
Altuera 1.78 m (5 ft 10 in)
Herritartasuna  Argentina
Jaiotza 1942ko irailaren 25a
Buenos Aires, Argentina
Heriotza 1976ko maiatzaren 22a (33 urte)
Reno, AEB
Estiloa Jotzailea
Historia
Borrokaldiak 68
Garaipenak 58
KOak 44
Porrotak 9
Berdinketak 1

Oscar Natalio Ringo Bonavena (Buenos Aires, 1942ko irailaren 25a - Reno, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko maiatzaren 22a) pisu astunetako argentinar boxeolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz borrokatu zen Joe Frazierren aurka eta behin, 1970ko abenduaren 7an, Muhammad Aliren aurka. Borroka hartan Muhammad eraistea lortu bazuen ere, 15. round-ean galdu egin zuen. 1976ko maiatzaren 22an, Mustang Ranch putetxeko gizazain Ross Brymerrek tiroz hil zuen[1]. Ezusteko heriotz honek Argentina hunkitu zuen: 150.000 lagun igaro ziren Luna Park Stadiumen jarritako hil kaperatik. Bonavena Buenos Aireseko La Chacarita hilerrian lurperatu zuten.

Boxeolari profesional gisa, Ringo Bonavenak 58 borroka irabazi zituen, 9 galdu eta bat berdindu[2]. Club Atlético Huracán zelaiko harmaila batek eta Buenos Aireseko kale batek bere izena daramate.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Bonavena Aldatu lotura Wikidatan