Joe Frazier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joe Frazier
Joe Frazier 2010.jpg
Frazier 2010ean
Estatistikak
Izen osoa Joseph William Frazier
Ezizena(k) Smokin' Joe
Pisua Pisu astuna
Altuera 5 ft 11 in (1.80 m)[1]
Irismena 73 in (185 cm)
Herritartasuna  AEB
Jaiotza 1944ko urtarrilaren 12a
Beaufort, Hego Carolina, AEB
Heriotza 2011ko azaroaren 7a (67 urte)
Filadelfia, Pennsylvania, AEB
Estiloa Ortodoxoa
Historia
Borrokaldiak 37
Garaipenak 32
KOak 27
Porrotak 4
Berdinketak 1
Borrokatu gabeak 0

Joseph Joe William Frazier (Beaufort, Hego Carolina, 1944ko urtarrilaren 12a - Filadelfia, Pennsylvania, 2011ko azaroaren 7a[2]), ezizenez Smokin' Joe, estatubatuar boxeolaria izan zen.

Pisu astun mailako txapelduna izan zen, NYSAC World Heavyweight Champion txapelketan (1968-1970) zein WBC Heavyweight Champion txapelketan ere (1970-1973). Denboraldi horretan zehar Muhammad Ali boxeolari ospetsuari irabaztea lortu zuen lehenbiziko boxeolaria izan zen. 1964ko Udako Olinpiar Jokoak ere urrezko domina irabazia zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkadan hasi zen boxeo lehiaketetan parte hartzen, boxeolari amateur gisa. 1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetara deitu zuten, eta lau borrokaldi irabazi ondoren (3 K.O.), urrezko domina eskuratu zuen. Hurrengo urtean, profesionaletan hasi zen.

1967an, Muhammad Ali, pisu astunetako txapeldunari (Boxeoko Mundu Elkartearena, WBA) tituluak kendu zizkioten soldadutzarik egin nahi ez izanagatik. Hurrengo urtean, Jimmy Ellisek irabazi zuen WBAk antolatutako txapelketa. Frazierrek ez zuen lehiaketan parte hartu, baina New Yorkeko estatuko zenbait batzordek bera izendatu zuten pisu astunetako munduko legezko txapeldun, urte hartan bertan Buster Mathis mendean hartzeagatik. 1970ean, Frazierrek Ellis menderatu zuen, eta pisu astunetako txapelketa (WBA bertsioa) lortu zuen, bai eta bi txapelketako tituluak bateratu ere.

1971n, lau urteko zigorra bete ondoren lehiaketetan parte hartzen hasi zen Muhammad Ali txapeldun handiaren aurrean berretsi behar izan zuen Frazierrek bere titulua. Borroka hura boxeoaren historiako desiratuenetako bat izan zen, bi boxeolari handi eta boxeatzeko bi estilo erabat desberdin jarri zirelako aurrez aurre: Frazierren geldotasun kupidagabea, batetik, eta Aliren dotoretasun, arintasun eta indarra, bestetik. Frazier atera zen garaile: hamabost roundetan berak lortu zituen punturik gehienak.

1973an, Kingstonen, George Foremanek kendu zion titulua. Hurrengo urtean, New Yorken, Frazierrek eta Alik indarrak neurtu zituzten berriro, baina orduan Ali atera zen garaile. 1975ean, Manilan, hirugarren aldiz jarri ziren aurrez aurre, eta orduan ere Frazierrek galdu zuen borroka. 1976an, Foremanen aurka galdu ondoren, erretiratu egin zen.

Profesionaletan, 37 borrokaldi egin zituen guztira: 32 irabazi zituen (27 K.O.) eta 4 galdu, eta bat baliogabe geratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joe Frazier Aldatu lotura Wikidatan