Oscar Terol
| Oscar Terol | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Óscar Terol Goikoetxea |
| Jaiotza | Donostia, 1969 (55/56 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | komediantea eta gidoilaria |
Óscar Terol Goikoetxea (Donostia, 1969 - ) umorista, aktore eta telebista aurkezle gipuzkoarra da. Euskal Herrian arrakasta izan ondoren, Madrilera joan zen bere karrera jarraitzeko, baina ez zuen hainbeste arrakastarik izan. Batez ere Vaya semanita saioarekin lortu zuen ospea, gaztelaniaz euskal estereotipoak eginez, Txomin del Regatoren antzeko pertsonaiekin[1][2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Amara Zaharra auzoan jaioa, bertako auzo bizitzan jardun zuen, besteak beste hango Mundo Nuevo aisialdi elkartean. Sortzaile malgu moduan nabarmendu zen hasieratik bere ibilbide profesionalean da eta hainbat arlotan lan egin du, gehienetan umorearen inguruan. Idazlea, aurkezlea, aktorea, irrati-esataria... Ospea ETBko Vaya semanita saioarekin heldu zitzaion; saio horretan aurkezle, aktore eta gidoigile lanetan aritu zen bere anai-arrebarekin batera, Susana (1971) eta Iñaki (1972). Kike Díaz de Radarekin batera (Donostia, 1959) bi liburu prestatu zituen: Todos nacemos vascos (2005) eta Ponga un vasco en su vida (2006). Espainian ere saiatu da formula bera errepikatzen arrakasta handirik izan gabe. Haren komunikatzeko hizkuntza nagusia gaztelania da; dena dela, euskaraz zenbait cameo eta paper txiki egin ditu ditu, esaterako ETBko Martin saioan.[3]
Beranduago, Allí abajo bezalako telesailetan hartu zuen parte, euskal kuadrilla baten buru, kritika txarrekin[4]. COVID-19 pandemiaren testuinguruan, negazionismoaren tesietara hurbildu zen, hainbat bideo igoz bere YouTubeko kanalera. Ideia horrekin ere Cádizko inauterietan, Gran Teatro Fallan, chirigota bat aurkeztu zuen, Voxeko kide Katy Balberrekin, batera publikoaren haserrea eta oihuak eragin zituena[5][6].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- TDTesto TDT , ETB2
- Uyyyyyy! , ETB2 (2010)
- ¡Vivan los Luviers!, ETB
- Qué pasa pues ETB
- Vaya Semanita, ETB.
- Made in China, TVE.
- Agitación + IVA, Tele 5.
- Un país de chiste, La Sexta
- The Barz, Antena 3.
- Al rescate, ETB.
- Allí abajo, Antena 3.
Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 Sukalde kontuak, Aitzpea Goenagak zuzendutako filma.
Saiakerak[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Todos Nacemos Vascos. Punto de Lectura ISBN 8466303308..
- Ponga Un Vasco En Su Vida. Aguilar ISBN 840309700X..
- La era del estreñimiento. Santillana ISBN 978-84-03-09855-8..
- Técnicas de la mujer vasca para la doma y monta de maridos. Aguilar ISBN 978-84-03-10071-8..
- El vasco que no comía demasiado. ISBN 9788403101272..
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nabarralde. (2016-02-01). «Incultura» Nabarralde (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-01-20). «Cosmopaletismo» naiz: IRITZIA (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ http://www.lecturalia.com/autor/5099/oscar-terol
- ↑ (Gaztelaniaz) Gallardo, Francisco Andrés. (2025-02-03). «Cómo Óscar Terol echó a perder la serie 'Allí abajo' y lo ha intentado repetir con su 'chirigota' en Cádiz» Diario de Sevilla (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ «Oscar Terolek aurkeztutako chirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan» EITB 2025-02-03 (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2025-02-03). «El público silencia con coplas y abucheos a la chirigota 'negacionista' del carnaval de Cádiz» RTVE.es (kontsulta data: 2025-02-03).
- ↑ https://web.archive.org/web/20130413054325/http://www.librosaguilar.com/es/autor/oscar-terol/
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) "Se abre el Terol", Óscar Terolen bloga.
- (Gaztelaniaz) El Mundo egunkarian elkarrizketa.
- Elkarrizketa Berrian, 2012/12/12[Betiko hautsitako esteka]