Aitzpea Goenaga

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aitzpea Goenaga
Aitzpea Goenaga
Aitzpea Goenaga 2012ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Aitzpea Goenaga Mendiola
Jaio 1959ko azaroaren 26a (57 urte)
Donostia (Gipuzkoa)

Aitzpea Goenaga Mendiola (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 26a) euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazlea da. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere. Bere iloba ere antzezle ezaguna da: Barbara Goenaga; neba, berriz, margolaria: Juan Luis Goenaga.

Ttantaka Antzerki Taldearen eskutik, Dakota eta Pecata Minuta lanetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat telebista-sailetan ere aritutakoa da, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. Telebistarako egin dituen gidoigile-lanez gain, Donostia Hiria Saria irabazi zuen euskarazko antzerkiari eskainitako sailean Zu(t) gabe lanarekin. 2000. urtean, Antzezten... teketen ten! haur-antzerkiari buruzko liburua argitaratu zuen. 2002an haurrentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen, Lauterdi pirataren altxorra, eta 2004an Santurtziko Serantes Kultur Aretoak ematen dituen Testu Dramatikoen Serantes Saria irabazi zuen, euskarazko atalean, Agur betirako antzerki-lanarekin.

2010eko ekainean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]