Oseas (profeta)
- Artikulu hau Itun Zaharreko profetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oseas».
Oseas (hebreeraz: הוֹשֵׁעַ, estandar Hoshea, tiberieraz Hôšēăʻ, "Salbamen"; antzinako grezieraz: Ὠσηέ, Ōsēé) Biblian, hamabi profeta txikietako bat da, haren izeneko liburuaren egilea. Samariako erresuman aritu izan zen, K.a. 752tik K.a. 725 arte. Oseasen liburuan ikusten den ideia nagusia, Jahveren maitasuna da, Israelen eskergaiztasunari kontrajarririk.
Hirurogei urtez lan egin zuen eta idatzizko profeziak uzteko profeta bakarra izan zen.[1] Aita Beeri profeta izan zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ www.Bibler.org. (2012-05-30). Dictionary - Hosea. .