Oskar Lasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Etxarri Aranazko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».
Oskar Lasa
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1972ko urtarrilaren 28a (49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta esku huskako pilotaria
Pilota
 

Oskar Lasa Elizalde, pilota arloan Lasa III.a deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia, 1972ko urtarrilaren 28a) esku huskako pilotari ohia, esku huskako pilotako irakaslea eta taxilaria da. Pilotan, atzelari jardun zuen, Aspe enpresarekin. Profesional garaian, 1,85 m luze zen, eta 90 kg pisatzen zuen. Lehendabiziko partida 1993ko abuztuaren 4an jokatu zuen, Zarauzko pilotalekuan. 2009. urtea amaitzearekin batean, Aspe enpresarentzat jokatzeari utzi zion. Indar handiko pilotaria, burutsua ere bazen kantxan, eta nekez galtzen zuen pilotarik. Hamasei urtez izan zen pilotari profesionala, eta binaka jokatuz nabarmendu zen: hiru aldiz irabazi zuen Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia (1997, 2000 eta 2002), eta behin izan zen txapeldunorde (2004).

Gaur egun, Etxarri Aranazko taxi gidaria da lanbidez, eta astialdian herri horretako esku huskako pilota eskolako irakasle da, Aitor Zubieta herrikidearekin batera.[1][2] Pilota profesionaletik erretiratu eta gero ere, partidak jokatzeagatik ordaindu izan diote, izen handia baitu oraindik.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.