Otemotxeko arnasa
Itxura
| Otemotxeko arnasa | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Inozentzio Olea |
| Argitaratze-data | 1984 |
| Izenburua | Otemotxeko arnasa |
| Argitaletxea | Sendoa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | bertsolaritza |
| Hizkuntza | euskara |
Otemotxeko arnasa 1984an Inozentzio Olea bertsolariak bigarren liburuaren izenburua da. Lana Auspoa bilduman atera zuen, Antonio Zavalaren eraginez. Olea plazako bertsolaria baino gehiago bertso paperen egilea zen.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean gaiak bertsolari lagunen ingurukoak dira: Manuel Lasarte, Mattin, Joxe Lizaso, Lazkao Txiki, Xalbador, e.a. Badira ere uneko berrien inguruko bertsoak, esaterako, apaizak ezkontzeko aukeraz, ""Holandako berriak",[1] edo politikaz: "Zatiturik".[2] Gai autobiografikoak ere agertzen dira liburuan, esaterako, ""Ixil-aldia"[3] non bertsolariak 1980an izandako osasun arazo larri bat azaltzen duen. Liburuan jasotako bertso asko aurretik Diario Vascon, Goiz-Argin eta La Voz de Españan hedabideetan plazaratuak ziren.