Edukira joan

Manuel Lasarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Lasarte

Bizitza
JaiotzaLeitza1927ko abenduaren 16a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAretxabaleta2012ko otsailaren 12a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 97

Manuel Lasarte Arribillaga (Leitza, Nafarroa, 1927ko abenduaren 16a - Aretxabaleta, Gipuzkoa, 2012ko otsailaren 12a[1]) euskal bertsolari eta idazlea izan zen. Hamazazpi urterekin hasi zen bertsotan eta 40 urte inguru eman zituen plazaz plaza.

Leitzako Franki baserrian jaio zen. Hamabi urte zituela Aiara joan zen bizitzera, eta Oriora gero. Errementaria zen bizibidez. Hemezortzi urte zituela hasi zen bertsotan Basarri eta Uztapiderekin. Errima biribila, hots kidetasun gozoa eta bertsoa neurtzen zehaztasun handikoa izan zen Lasarte. Bere bertso-bildumak ziren lehenengo bi liburuak, bertso jarri eta bat-batekoez osatutakoak: Bertso-mordoxka (1970), eta Gordean neuzkanak (1975). Geroztik egunkarietako artikuluak bildu eta argitara eman zituen Beranduko lanak (1992) izenburupean. Azken lanak hauek izan zituen: Enbor zarraren ezpalak (1995), Kantuaren ordainez (1997), eta Lazkao Txiki gogoan (1995) eta Uztapide gogoan (1999), bertsotan luzaro berarekin ibilitako bi lagunen omenez idatziak azken biak.

Patxi Etxeberria Manuel Lasarte[2] bertsolariari buruz (Ahotsak proiekturako)
  • Lazkao Txiki gogoan (1994, Sendoa)
  • Uztapide gogoan (1999, Sendoa)

Autobiografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Beranduko lanak (bizitza eta bertsoak) (1993, Auspoa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasarte (eskuinetik laugarrena) beste zenbait bertsolariren ondoan, 1970eko hamarkadako saio batean

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]