Oti italiar
Oti italiar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Orthoptera |
Familia | Acrididae |
Generoa | Calliptamus |
Espeziea | Calliptamus italicus Linnaeus, 1758 |
Oti italiarra (Calliptamus italicus) Acrididae familiako ortopteroa da[1], jatorriz Erdialdeko Asiakoa baina Mediterraneo itsasertzetatik Europa Mendebalderaino iritsi dena[2]. Euskal Herrian ere aurkitzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oti italiarrak sexu dimorfismo nabarmena dauka, arrek 14-26 milimetro arteko luzera hartzen dute eta emak handiagoak dira 21-40 milimetro artekoak. Kolore barietate handia ere azaltzen du, baina orokorrean gorputza grisa edo marroi gorrizta izaten da eta hegoak gorriak edo arrosak. Hanka jauzkarietan marra ilunak agertzen ditu[3].
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie polifagoa da, basa landareez gain laboreak ere jaten dituena, lekadunak bereziki. Oti italiar gazteek argi-belarra atsegin dute.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtebeteko zikloa osatzen dute. Abuztuaren amaieran jartzen ditu arrautzak hegoaldera begira dauden harkaitzetan. Emeak 25-55 arrautza inguru dituzten ootekak jartzen ditu. Maiatza eta ekaina artean jaiotzen dira beldarrak eta uztailean azaltzen dira aurreneko oti helduak.
Gizakiarekin harremana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baldintza egokiak dituztenean talde handiak osatzen dituzte eta laborantzarako kaltegarriak izaten dira. Horren adibide dira Kazakhstanen 1998 eta 2001 artean izan ziren izurri ikaragarriak, Sobietar Batasuna desegitean bertan bera utzitako laborantza lurrek oti hauen kopurua izugarri handitzea ekarri baitzuten[4].
Elikagaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinan oti italiarrak hazten dira elikagai izateko. Helduak zein larbak jaten dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «species Calliptamus italicus (Linnaeus, 1758): Orthoptera Species File» orthoptera.speciesfile.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ «Calliptamus italicus (Linnaeus, 1758) | Fauna Europaea» fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ «Orthoptera.ch - Calliptamus italicus» www.orthoptera.ch (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
- ↑ (Ingelesez) Toleubayev, Kazbek; Jansen, Kees; van Huis, Arnold. (2007-12-28). «Locust Control in Transition: The Loss and Reinvention of Collective Action in Post-Soviet Kazakhstan» Ecology and Society 12 (2) doi: . ISSN 1708-3087. (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).