Ototoxikotasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ototoxikotasun
Deskribapena
Mota toxikoa
Espezialitatea Otorrinolaringologia
Identifikatzaileak
GNS-10 H91.0
DiseasesDB 2874

Ototoxikotasuna sendagai ototoxikoek eragindako barne belarriko egituren kalte itzulgarri edo itzulezina da. Medikamentu hauek bide desberdinetatik administratu ondoren bide sistemikora heltzen dira.

Barne belarriko entzumen funtzio zein bestibularrari eragiten dioten arren, batez ere korti organoarentzat dira toxikoak medikamentu hauek. Farmako ototoxiko gehienak giltzurrun bidetik iraizten dira eta giltzurrunen funtzionalitatearen murrizpenak entzumen gaitasunaren galera dakar.

Zenbait aholku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antibiotiko ototoxikoak haurdunaldian ekidin beharrekoak dira
  • Adineko eta entzumen arazoak dituzten pertsonak ez dira medikamentu ototoxikoekin tratatu behar eraginkortasuna duten beste medikamentu batzuk badaude.
  • Aminoglukosido baten toxikotasuna giltzurrun iraizpenaren araberakoa da.

Zenbait sendagai ototoxiko espezifiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azido etakrinikoa: gortasun sakon eta iraunkorra sortzen du giltzurrun gutxiegitasun larria duten gaixoetan. Gainera, gortasun iragankorra agertu da furosemidarekin batera eman denean.
  • Klorokina: toxikotasun bestibularra eta gortasun itzulgarria eragiten ditu.
  • Estreptomizina: astebete baino gehiagoz eguneko gramo bat administratzen zaien gaixoen %4-15-ek gortasuna garatzen dute, normalean 7-10 eguneko latentziaren ondoren agertzen dena eta tratamendua eten ezean okerrera egiten du. Gortasun iraunkorra sor dezake.
  • Gentamizina: Ezaugarri toxiko bestibularrak gizakian.
  • Kanamizina: Neomizinaren potentzial ototoxiko antzekoa du.
  • Neomizina: Entzumen funtzioarentzat arriskutsuena da. Aplikazio topikoan edo koloneko kirurgiaren prestakuntzarako bakarrik erabiltzen da. Gortasuna agertu da zaurien irrigazio eta administrazio intrapleuralean erabili ondoren.
  • Kinidina: toxikotasun bestibularra.
  • Kinina: VIII. pare kranealari eragiten dio.
  • Salizilatoak: itzulgarriak izan ohi diren gortasuna eta tinnitusa eragiten dituzte.
  • Bankomizina: Gortasuna sortzen du, batez ere, giltzurrrun gutxiegitasuna dagoenean.
  • Biomizina: toxikotasun koklear eta bestibularra.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ototoxikotasuna tratatzeko tratamendu zehatzik, baina arazoa sortzen duen sendagaia hartzeari uztea izaten da gomendagarriena.