Otsaurte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Otsaurte, Otzaurte izenaz ere ezaguna, Gipuzkoako hego-ekialdean dagoen mendatea da, Goierriko eskualdean, eta Zegama eta Altsasuko (Nafarroa) udalerriak errepidez elkarlotzen ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaurte da forma dokumentaturik zaharrena (XV. mendekoa), eta Otsaarte (a luzearekin) esaten diote inguruko euskaldunek.[1]

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaurte mendatea Aizkorri eta Aratz mendietara doazen mendizaleen ohiko abiapuntua da, mendatea eta mendi horien tartean Lizarrateko igarobide ederra dagoe.

Udazkenetan, bertako ostatua inguruko mendietan ehiza egiten duten ehiztarien bilgunea ere bada.

Euskara: Euskalkien muga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Gipuzkera eta Nafarreraren arteko muga adierazi du. Gaur egun ere, Zegaman Goierriko hizkera eta Altsasun Burundako hizkera mintzatzen baitira.

Errepideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendateak GI-2637 eta N-I errepideak batzen ditu, lehen esan bezala Zegama eta Altsasu lotuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aimar MAIZ: «Goierriko herrien eta mendien izenak arauz finkatu ditu Euskaltzaindiak», Goierri Ekialdeko Hitza 2011-06-16. Ikus Goierriko toponimian aditua den Jose Luis Ugartek artikuluari egindako oharra, orriaren behealdean (Ugarteren oharraren data: 2011-08-29 16:54).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 42° 56′ 18.96″ N, 02° 15′ 35.41″ W / 42.9386000°N,2.2598361°W / 42.9386000; -2.2598361