Otso Beltz (Andoain)
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Otso Beltza | |
---|---|
Otso Beltz (Andoain) | |
Musika mota | Herrikoia (Bertso mota: Zortziko handia/ Lau puntuko handia) |
Hizkuntza | Euskara |
Bixente Olanok 1996. urtean, Otso Beltzaren kantua, lau zortziko handiz osatua dagoena, bilduma batean jaso zuen, Andoainera bueltan ekarri ahal izateko herriko kantu zahar hau. Otso beltzaren kantua urteetan zehar Santa Agedan abestu izan da, Andoainen eta Leizarango bailaran, herriaren berezitasuna bilakatuz.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez dago ziur noiz sortu zen Otso Beltzaren kantua, hala ere, animaliarekiko zuten beldurrarengatik sortu zen, otso asko baitzegoen zelatan Andoain inguruan, nekazari eta baserritar askoren etsai bilakatuz. Kantuak dioenez, otsoek arkumeak zituzten helburu bezala. Erdi Aro inguruko arazoa dirudienez, garai hartan sortutako kantua dela susma dezakegu.
Aspaldiko kantua den arren, kantua abesteko tradizioa bertan behera geratu zen, eta ez da duela gutxi arte berreskuratu, Bixente Olanok bere bilduman jaso zuen arte 1996. urtean. Gaur egun, urtero hasi dira kantatzen, aurretik esan bezala, Santa Ageda bezperan. Herriko eskolek eta musika eskolak bere egitekoa izan dute bertan, kantua belaunaldia berriei irakatsi baitie.
Bixente Olano[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bixente Olano 1919. urtean jaio zen Andoainen. Gasteizko apaiztegian ikasia zuen, Jose Miguel de Barandiaran eta Manuel Lekuona izan zituelarik maisu bezala. Bertan garatu zuen euskal tradizioekiko interesa, ekarpen asko eginez Andoaingo herriari bere heriotza arte, 2008. urtean. Ekarpen batzuk, batik bat, Otso Beltzaren kantua eta Azeri-dantza berreskuratzea izan ziren. Andoainen, Otso beltzaren kantua Santa Ageda bezperan finkatu da, eta aldiz, Azeri-dantza 1974. urtean berreskuratu zuenetik, urtero San Joan egunez, ekainaren 24an, dantzatzen da.
Kantua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Otso beltz handi goseti batek,
baso, gain, mendi ta ibarrak,
igaro ditu kupida gabe,
nun-nahi jarriz atzaparrak,
Ardi galantak ziren tokian
orain hezur-pil igarrak
ikusten gaude, ez ardizaiak
izan balira azkarrak.
Letagin zorrotz gogor-luzeak
erakutsiaz horrela,
ez da gehiago arkumez bete
Otso beltzaren sabela.
Orain hor dabil basorik baso
berak ahal duen bezala
burua makur eta isatsa
hanka tartian duela.
Azkeneraino bere sabela
hemen beterik arkumez,
Napar-herrira hor sartu zaigu
agintzaz zeukan indarrez;
Hemen hain arraro zebilenian
etzuen berak uste, ez
zakur ernaiak aurkitutzerik
bildots apalaren ordez.
Gordelekurik izan ez dezan,
ta atzemateko otsuari
Iruin-herriko agintetxean
aditzera dute jarri:
"Naparroako herri bakoitzak
urre zaharretan ontza bi
emango dizka Otso beltzaren
larrua dakarrenari".
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ahotsak (1996) https://ahotsak.eus/andoain/hizlariak/bixente-olano-otegi/
- Aiurri (2020) https://aiurri.eus/andoain/1580850343316-otso-beltza-andoaingo-herrigunean
- Aiurri (2020) https://aiurri.eus/andoain/1580850891311-otso-beltza-goiburuko-errondan
- Dantzan (2015) https://dantzan.eus/hemeroteka/bidean-parekide-bihurtu-diren-betiko-ohiturak