Ottmar Hitzfeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ottmar Hitzfeld
Otmar Hitzfeld in Bulgaria (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaLörrach1949ko urtarrilaren 12a (72 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg FC Basel 18931971 / 19759266
Flag of None.svg Germany Olympic football team1972 / 197265
Flag of None.svg Germany national amateur football team1972 / 197285
Flag of None.svg VfB Stuttgart1975 / 19788038
Flag of None.svg FC Lugano1978 / 19805535
Flag of None.svg FC Luzern1980 / 19837230
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaVerein Deutsche Sprache (en) Itzuli

Discogs: 2855561 FIFA: 29878 Edit the value on Wikidata

Ottmar Hitzfeld (Lörrach, Alemania, 1949ko urtarrilaren 12a) futbol entrenatzailea da. 2008az geroztik Suitzako selekzioko entrenatzailea da.

Suitzako klubetan hasi zen entrenatzen, 1991n Borussia Dortmunda joan zen arte. Talde hartan izan zuen bere lehenengo arrakasta, bi Bundesliga eta 1997ko UEFAko Txapeldunen Liga irabazita. Urte batzuk geroago, Bayernek fitxatu zuen. Münichen bi aldi egin zituen: lehenengoan, 2001eko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa, eta lau Bundesliga irabazi zituen; eta bigarrenean, beste Bundesliga bat. Hitzfeld da, Ernst Happel eta Jose Mourinhorekin batera, Txapeldunen Liga bi talderekin (Dortmund eta Bayern) irabaztea lortu duten hiru entrenatzaileetako bat.

Kluba utzita, 2008az geroztik Suitzako selekzionatzaile dihardu. Bere lehen helburua lortu zuen selekzio horrekin: 2010eko Hegoafrikako mundialerako sailkatzea. Eta txapelketan ez zuten batere lan txarrik egin: Espainiako selekzioari —gerora txapelduna izan zenari— irabazi zion bakarra izan zen Suitza, beren estreinako partidan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ottmar Hitzfeld Aldatu lotura Wikidatan