Ox Taurusekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ox Taurusekoa
Datu biografikoak

Ox Taurusekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Tauruseko urrezko zalduna da XVIII. mendeko Hadesen aurkako gerra santuan. Bere lehen agerraldia Next Dimensionek kontatzen duen istorioan Izô Kaprikorniokoaren ondoan da, urrezko zaldun bezala izendatu berriak diren Shion Ariesekoa eta Dohko Librakoa zigortzeko. Izan ere, istorioaren hasieran Dohko eta Shion euren kabuz joan ziren garaiko Hadesen gorpuztea izango zen Alone hiltzera. Horregatik, Oxek beldur apur bat eragin nahi die bi urrezko zaldun berriei bere Adar Handi teknika erabiliz, baina Izôk berari uzteko esaten dio, eta Exkalibur teknika erabiliz bi urrezko zaldun berrien azpiko lurra ebakitzen du. Handik apur batera, Suikyo Garudakoaren aurka borrokatu behar izaten du, azkenean honen esku hilez, Hadesen aurkako XVIII. mendeko gerra santuan hildako lehen urrezko zalduna delarik. Suikyoren esku hila izan ondoren, bere ondotik Ikki Fenixekoa igarotzen da, gorpua ikusten duena eta hil ondoren ere Tauruseko tenplua babesten jarraitzen duela nabaritzen duena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]