Barrabas-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oxalis latifolia» orritik birbideratua)
Barrabas-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaOxalidales
FamiliaOxalidaceae
GeneroaOxalis
Espeziea Oxalis latifolia

Barrabas-belarra (Oxalis latifolia) oxalidazeoen familiako espezie bat da, Mexikon, Ertamerikan eta Hego Amerikako eskualde batzuetan jatorria duena. Mingotsaren motakoa[1], lore arrosak ditu.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian Lekeitio-belarra moduan ezagutzen da eta Lekeition aldiz, Txomin-belarra bezala ezagutzen da.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxalis latifolia belar iraunkorra da eta erraboil txikien sistema batetik hazten da eta estoloien bidez zabaltzen da. Eta fanerogamoa denez, lore, hazi eta fruituak ditu.


Hostoak, lurretik ateratzen diren zurtoin luzeetan sortzen dira. Hosto bakoitza 4,5 cm-ko zabalera duten bihotz-itxurako hiru hostoxkaz osatuta dago.

Lorea infloreszentzia (hainbat lorez osatutako multzoa) bat da eta lore bakoitza bost petalo arrosaz osatuta dago. Maiatzetik urrira bitartean loratzen da.

Fruituari dagokionez, 9x4 mm-ko kapsula zilindriko-oboideak dira. Dena den, gure inguruan ez du fruiturik garatzen. Fruituak ez garatzearen arrazoia espezie horren loreen ezaugarrietan datza. Barrabas belarra hegoamerikarra da, eta jatorrizko lurraldean gutxienez bi lore mota garatzen ditu (banako ezberdinetan); ernalketa gauzatzeko, mota bateko loreek beste motakoaren polena jaso behar dute. Baina, dirudienez, Europara ekarritako eta hemen zabaldutako populazioa lore-mota bakarrekoa da, eta, hortaz, landareek ez daukate fruitua garatzeko modurik, ezin baitute beren burua ernaldu. Ezaugarri horri heterostilia deritzo.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Erdialdeko Amerikakoa eta Hego Amerikako zati ekuatorialekoa da. Iberiar Penintsulan arruntagoa da Iparraldean eta Mendebaldean baino, eta eskualde heze samarretan eta itsasertzetik hurbil agertzen dira hauek.

Barrabas-belarra baratzetan, arto-soroetan eta lorategietan aurkitu dezakegu, eta, izenak ongi adierazten duenez, belar txartzat hartzen da. Kalterik handiena aurreneko bietan eragiten du, batez ere landatutako landareekin gogor lehiatzen duelako hazkuntzaren aurreneko uneetan.


Oxalis latifolia Espainiako Espezie Exotiko Inbaditzaileen katalogoan sartutako espezie exotiko inbaditzailea da.

Ospe txarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazariet eta herrietako jendeek Barrabas-belarra belar txartzat du soro eta ortuetan. kalte latzena, hazitegi eta muintegietan eragiten du. Lurpeko erreboilatxoetatik egun gutxi batzuetan zabaldutako hiru-orri edo hirustek berehala itzalpean hartzen bai dituzte landaretxoak. Haziak emateko antzu, erreboilatxo horiek erruz ugaltzen ditu eta nolanahi zabaltzen dira edonon. Teknologia du bere alde: rotabatorrak, goldetu ondoren lurra txikitu, harrotu eta berdintzen duen makinak isilpean zabaltzen ditu eta lur sail osoan barreiatzeaz gain baita hurrengoan sartuko denera eraman ere.[2]

Alde ona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere alde ditu lorategietaraino eramateko adinako dotorezia eta izena ematen dion mingostasunaren iturria, azido oxalikoa, grekoz garratz, min, bixi... adierazten duen oxysetik datorrena.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erabilera onuragarri ditu:

-Animalien elikadura

-Sendagarri gisa

-Albaitaritzan

-Eraikinetan

-Industria eta artisautzan

-Apaingarria da


Beste erabilera kaltegarriak ere baditu:

-Toxikoa edo kaltegarria izan daiteke

-Laboreak suntsitzen dituen espezie inbaditzailetzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.