Oztopo Trialsin Kirol Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oztopo Trialsin Kirol Kluba
Herria Euskal Herria Aretxabaleta, Gipuzkoa
Sorrera 2018
Lehendakaria Euskal Herria Aitor Murua
Kolorea      Urdina

Oztopo Trialsin Kirol Kluba Aretxabaletan 2018. urtean sortutako Trial (txirrindularitza) kirol taldea da. Debagoieneko eta inguruko txirrindulari gazteak hartzen ditu klubak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oztopo Trialsin Kirol Klubaren erakustaldia Aretxabaletako plazan.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990. hamarkadan hasi zen trialarekiko zaletasuna sortzen Debagoieneko hainbat herritan (Arrasaten, Oñatin...) eta 2010. hamarkadan Gipuzkoako txapelketarako probak antolatu ziren Aretxabaletan. Markel Uriartek, Unai Zunzunegik eta Aitor Muruak hainbat txapelketa irabazi zituzten, Euskadikoak eta Estatukoak barne[1][2]. Azken biak munduko txapelketan ere aritu izan ziren 2007an[3]. 2009an Zunzunegik errepikatu zuen esperientzia[4]. 2012 artean antolatu zen Aretxabaletako proba.

Oztopo taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an hainbat zale Aitor Muruarekin harremanetan jarri ziren gaztetxoen talde bat osatu nahian. Entrenamenduak egiten hasi ziren eta 2018an Oztopo izeneko kluba sortu zuten. Urte hartan bertan berreskuratu zuten Gipuzkoako txapelketako proba. 2019an Aretxabaleta eta Arrasate artean dagoen eremu bat "Trial Park" izateko prestatu zuten, horrela bertan entrenatu eta txapelketak jokatu ahal izateko[5]. Kobate harrobitik ekarri zituzten gurpilak eta harriak eta ondoren porlanezko figurak eta egurrak ere ezarri zituzten, hainbat eremu desberdin diseinatuz.

2019. urtetik aurrera Oztopo taldeko hainbat txirrindulari emaitza bikainak eskuratzen hasi ziren. Aipagarriena Alvaro Gimenez mendaroarrak[6] lorturikoa izan zen, 2019an munduko txapelduna izan baitzen Wadowicen (Polonia) jokaturiko proban, 9-10 urteko haurren mailan[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hiru aretxabaletar Gipuzkoako trialsin txapeldunak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Aitor Murua se proclamó campeón de España de trialsín» El Diario Vasco 2008-07-10 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  3. «Trialsin mundialerako sailkatuta Aitor Murua eta Unai Zunzunegi - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Zunzunegi, sexto en el Mundial de trialsin» El Diario Vasco 2009-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  5. «Oztopo trialsinekoen gune berriak estreinaldi ederra izan du - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  6. barren.eus. «Alvaro Gimenez, bizikleta gaineko trapezista mendaroarra» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
  7. (Ingelesez) «Amazing talent on show at the 2019 UCI Trials World Youth Games» www.uci.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]