Pablo Palazuelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Palazuelo
Bizitza
JaiotzaMadril1915eko urriaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2007ko urriaren 3a (90 urte) (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, ilustratzailea eta arte-historialaria
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
MugimenduaMinimalismoa

Find a Grave: 21944024 Edit the value on Wikidata
Proyecto para un monumento IV B, Pablo Palazueloren eskultura

Pablo Palazuelo (Madril, 1916ko urriaren 6a - Galapagar, 2007ko urriaren 3a) espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea izan zen. Abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat. Arkitektura-ikasketak egin zituen Ingalaterran. 1940ko hamarraldian higikunde abstrakzionistaren barruan margotzen hasi zen, Paul Kleeri omenaldia (1948) obrak erakusten duen bezala. 1940. urtearen bukaeran lehenengo marrazki konstruktibista garbiak egin zituen. 1949an diru-laguntza lortu zuen Parisen, eta han geratu zen 1969 arte. Haren garaiko higikunde "informalista" ez bezala, Palazueloren 1950eko hamarraldiko obra abstrakzio geometrikoaren barruan sartzen da: kolore garbiko plano irregularrak espazioan jarrita, bata bestearen gainean edo ondoan, lerro zuzenez eta makurrez zeharkatuak. Haren pinturak erritmo naturalagoetara jo zuen pixkana-pixkana. Hurrengo hamarraldiko bere obrak ere soiltasun eta garbitasun horri eutsi zion, Monroy (1974) sailean edo Bachelard-i omenaldia (1977) obretan ikus daitekeen bezala. Azkeneko urteetan, baina, eskulturek eta grabatuek garrantzi handia hartu zuten bere obran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Palazuelo Aldatu lotura Wikidatan