Pakito (izurdea)
| Pakito (izurdea) | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Heriotza | Pasaiako badia, Pasaia eta Bizkaiko golkoa, 2005eko martxoaren 10a |
| Jarduerak | |
| Pisua | 300 kilogramo |
Pakito (Donostian izen horrekin ezaguna, Pasaian Rufino esaten ziotelarik) Donostian Kontxako badian eta Pasaiako badian bizi izan zen izurde handi bat bizi izan zen.
1998ko udaberriaz geroztik ohikoa izan zen hura Kontxako badian ikustea, Hiru metroko izurdea zen, eta Tximistarrin egiten zuen lo. Kontxan denbora gehiago pasatzetik Pasaiako badiara aldatu zen eta han biztanleek Rufino izena eman zioten. 2005eko martxoan hila aurkitu zuten.[1] Gorputzez sendo zegoen, 300 kilo ingururekin, baina biriketan infekzioa zuela ikusi zuten gorpua aztertu zuten AMBAR eta Arantzadi elkarteetako ordezkariek. 20 eta 30 ute arteko bizialdia kalkulatu zioten. Arantzadik gorpua eraman zuen lurperatzeko eta bi urteren buruan, deskonpisizio naturalaren ondoren, hezurdura berreskuratzeko.[2]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fungie, 1983-2020 artean Irlandako Dinglego badian agertu ohi zen izurdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guillermo, Roa Zubia. (2005-03-31). «Izurde baten heriotza» Zientzia.eus (kontsulta data: 2023-07-09).
- ↑ «elmundo.es - Aparece muerto en la playa de Pasajes el delfín 'Pakito'» www.elmundo.es (kontsulta data: 2023-07-13).