Edukira joan

Palomaresko istripu nuklearra

Palomaresko istripu nuklearra
Irudi
Mapa
Motahegazkin-istripua
mid-air collision (en) Itzuli
Broken Arrow (en) Itzuli
Erradiazio-kutsadura
Honen parte daSpain–United States relations (en) Itzuli
Data1966ko urtarrilaren 17a
KokalekuMediterraneoa
Estatu burujabeEspainia
Koordenatuak37°14′57″N 1°47′49″W / 37.2492°N 1.7969°W / 37.2492; -1.7969
AbiapuntuGoldsboro
HelmugaGoldsboro
KudeatzaileaStrategic Air Command (en) Itzuli
Kausahegazkin-istripu
Pertsona hilak7
Bizirik irten direnen kopurua4

Palomaresko istripu nuklearra edo Palomaresko gertakaria 1966ko urtarrilaren 17an gertatu zen, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadaren B-52G hegazkin bonbaketari batek eta KC-135 hegazkin zisterna batek Mediterraneo gainean elkarrekin talka egin zutenean. Haien erregaiak eztanda egin zuelarik, KC-135 hegazkina guztiz suntsitu zen, eta eskifaiako lau kideak hil ziren. B-52G hegazkina, berriz, bitan zatitu zen, eta eskifaiako zazpi lagunetatik lau hil ziren.[1]

B-52Gak zeramatzan Mk28 motako lau hidrogenozko bonbetatik[2] hiru lurrean agertu ziren Palomaresen, Cuevas del Almanzora udalerriko arrantzale-herrixka batean. Bonba horietako biren lehergai ez-nuklearrek inpaktuaren ondorioz eztanda egin zuten, eta bi kilometro koadroko eremua plutonioz kutsatu. Laugarrena Mediterraneoan erori eta, bi hilabete erdiko bilaketaren ostean, estatubatuar armadak osorik berreskuratu zuen.[3]

Garai horretan Manuel Fraga Espainiako Informazio eta Turismo ministroa zen: urak kutsatuta ez zeudela erakusteko asmotan, Angier Biddle Duke AEBetako enbaxadorearekin batera Palomaresen bainatu zelako itxura egin zuen.[4] Egiaz, Almeriako beste hondartza batean bainatu ziren, Palomaresek erradiazio maila arriskutsua baitzuen; eta halaxe da gaur egun ere, istripuaz geroztik Palomaresko hondartza hondakin erradioaktiboen legez kanpoko biltegia baita, kutsatutako 50.000 metro kubo lurrekin.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Hayes, Ron. (2007-1-17). «H-bomb incident crippled pilot's career» Palm Beach Post.
  2. ↑ Maydew, Randall C.. (1997). America's Lost H-Bomb: Palomares, Spain, 1966. Sunflower University Press ISBN 978-0-89745-214-4..
  3. ↑ Long, Tony. (2008-1-17). «Jan. 17, 1966: H-Bombs Rain Down on a Spanish Fishing Village» WIRED.
  4. ↑ EiTB. (2012-1-16). Manuel Fraga zendu da. .
  5. ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez-Ocaña, María José Pintor. (2018-10-28). «Fraga no se bañó en Palomares y la playa de Almería sigue radiactiva - Diario16» Diario16 (kontsulta data: 2018-10-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.