Pamela (kapela)

Pamela hegal zabala duen kapela malgu mota bat da, bereziki emakumeek erabiltzen dutena. Horregatik, eguzkitarako kapela egokia izaten da; orduan ohikoa da lastozkoa izatea. Egoera formaletan ere erabiltzen da, gehienetan apaingarri ugarirekin.
Hegal zabaleko kapelak ekitaldi berezietarako janzten diren jantziak dira. Egunez bakarrik janzten dira, batez ere goizez, eta ahal dela bi piezako trajeekin. Etiketak agintzen du hegal zabaleko kapela ez dela kendu behar egunean zehar, nahiz eta arau hori betetzea asko malgutu den. Estetikoki, solte eraman daitekeen arren, itxura ikusgarria duelako, ile bilduekin eramatea gomendatzen da. Hegal zabaleko kapelak eguneko ospakizunetan janzten dira, hala nola ezkontzetan, jaunartzeetan edo bataioetan, edo burua estalita dagoen beste ekitaldi batzuetan, hala nola Ascoteko lasterketa ospetsuetan, non ingeles andreek beren estilo ebitxienak janzten dituzten.
Eguzkitik babesteko kapela egoki gisa, bere bertsio informalagoan, hondartzarako estilo klasikoa ere bada, kasu honetan, lasto txirikordatua bezalako material isolatzaileekin egina.
Kapela mota hau sortzeak sormen handia ematen dio diseinatzaileari, bai materialei, bai formei eta bai koloreei dagokienez. Kapelak lazoekin, zintekin, loreekin, lumekin, tularekin edo bestelako apaingarriekin apaindu daitezke, askatasun handia emanez haien diseinuetan.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |