Edukira joan

Pan Zhanle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pan Zhanle

Bizitza
JaiotzaWenzhou2004ko abuztuaren 4a (20 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Pan Zhanle (Wenzhou, Zhejiang, Txina, 2004ko abuztuaren 4) estilo libreko igerilari txinatarra da, olinpiar txapelduna eta 100 metroko estilo libreko lehian munduko errekorra lortu zuena 2024ko Parisko Joko Olinpikoetan.

2023an, historiako lehen igerilaria bihurtu zen Pan hiru lorpen hauek erdiesten: 50 metroko estilo librean 22 segundu baino azkarrago egin, 100 metroko estilo librean, 47 segundu baino azkarrago; eta 200 metroko estilo librean, 1:45 azpitik geratu.

2024ko Udako Joko Olinpikoetan, Panek urrea irabazi zuen 100 metroko estilo librean. 46,40 segundoko denborarekin, berak aurretik zuen munduko errekorra hautsiz. Bere garaipen marjina, 1,08 segundo bigarrenarekiko (Kyle Chalmers australiarra), handiena izan zen ekitaldi honetan 1928ko Olinpiar Jokoetatik, eta munduko errekorrean 0,40 segundoko hobekuntza izan zen halaber, 1976tik izandako jauzirik handiena.[1]

Igeriketa proba hori irabazi ondoren, Panek esan zuen Chalmers zilar-irabazleak muzin egin ziola Pan agurtzera hurbildu zitzaionean. AEBetako taldeko Jack Alexyk ere berdin jokatu zuela gehitu zuen Panek. Entrenamenduetan Alexyk Panen entrenatzailea urez nahita eta destainaz zipriztindu zuela ere esan zuen.[2] Polemika areagotu zuen Chalmersen nagusiak, igerilari australiarren entrenatzaile Brett Hawkek, lortutako errekorra gizaki batentzat ezinezkoa zela esan baitzuen. Txinan indignazioa eragin zuten susmo eta adierazpenek.[3]

Panek berak esan zuen jasotako hitz okerrek eta aurkakotasunak pizgarri zirela beretzat ekiteko orduan.[4]

100 metroetako errekor eta domina horiek erdietsi bezperan, gizonezkoen 4x100 estilo desberdinetako errelebo finalean, Panen jardunak urrezko domina irabazten lagundu zion Txinako taldeari, 1960ko Olinpiar Jokoetan lehiaketa hau olinpiar programan sartu zutenetik lehen porrota izan zelarik hau AEBetako taldearentzat (salbu eta Mosku 1980koan, non AEBen boikota izan zen).[5] Laugarren igerilaria izan zen Pan, eta aurreko hiruek egindako lanaren ondoren Txinan hirugarren postuan zela murgildu zen uretan, baina Estatu Batuetako eta Frantziako igerilariak gainditu zituen azken 100 metroetan, eta 3:27.46 denborarekin garaipena emanez Txinari. Gizonezkoen 100 m estilo librean inoizko tarteko luze bikoitz azkarrenarekin amaitu zuen Panek, 45.92 eginez. Aurretiazko marka Jason Lezakek zuen Pekin 2008an lortua, 46.06ko denbora, teknologiaz hornitutako bainujantzi osoak baimenduta egin ziren garaikoa.[5][6][7][8][9]

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 100 m librea
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 4x100 m medley
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m medley mistoa
Munduko Txapelketa (Igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Fukuoka ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m medley
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 100 m librea
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 4x100 m librea
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 4x200 m librea
2024 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 4x100 m libre mistoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Pan Zhanle» artikulutik itzulia izan da, 2024-08-21 data duen 1241523006 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-08-21 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Ingelesez) «Pan Zhanle of China breaks own world record to win Olympic gold medal in men's 100-meter freestyle» AP News 2024-07-31.
  2. Budgen, Shayne. (2024-08-01). «Paris Olympics: Kyle Chalmers' Chinese rival Pan Zhanle accuses the Aussie of a VERY unsportsmanlike act as storm erupts after world record win» www.msn.com (MSN) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  3. (Ingelesez) Parry, Martin. (2024-08-05). «China shrugs off doping controversy to win 12 Olympic swimming medals» The Japan Times (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  4. (Ingelesez) Bagchi, Sagnik. (2024-08-17). «Pan Zhanle Shuts ‘Humanly Impossible’ Doping Accusations as Swimming Controversy Haunts Paris Olympics Medalist» EssentiallySports (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  5. a b (Ingelesez) «Swimming: China end US reign over men's 4x100 medley relay» Reuters 2024-08-04.
  6. (Ingelesez) Tansey, Joe. «Olympic Swimming 2024: Men's 4x100M Medley Relay Medal Winners, Times, Results» Bleacher Report.
  7. (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-08-04). «Faster Than Lezak, Pan Zhanle Splits 45.92 100 Freestyle To Anchor China To Gold» SwimSwam.
  8. (Ingelesez) Crouse, Karen. (2008-08-12). «A Swim for the Ages by a Team’s Oldest Racer» The New York Times ISSN 0362-4331..
  9. (Ingelesez) Keith, Braden. (2023-12-10). «The 'Jason Lezak' Relay Is Now the Oldest World Record in Swimming» SwimSwam.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]