Doha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doha
الدوحة
hiriburua
Majlis Al Tawoon street (12544617325).jpg
Administrazioa
Emirerri Qatar
Municipality of QatarAd-Dawhah (udalerria)
Izen ofizialaالدوحة
Jatorrizko izenaالدوحة
Geografia
Koordenatuak25°18′N 51°32′E / 25.3°N 51.53°E / 25.3; 51.5325°18′N 51°32′E / 25.3°N 51.53°E / 25.3; 51.53
Ad Dawhah in Qatar 2015.svg
Azalera132 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria1.186.023 (2020)
Red Arrow Down.svg−126.924 (2012)
Dentsitatea8.985,02 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1850
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakTunis, Beit Sahour (en) Itzuli, Mexiko Hiria, Amman, Manama, Tirana, Marbella, Nicosia Municipality (en) Itzuli, Tbilisi, Brasilia eta Pekin

Doha[1] (arabieraz الدوحة ad-Dawḥa edo ad-Dōḥa, euskaraz: «zuhaitz handia»), Qatarko hiriburua da. 132 kilometro karratuko azalera du eta 339.847 pertsona bizi dira bertan. Arabiar penintsularen ekialdean dago, Pertsiar golkoaren ertzean.

Doha

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi 1765. urteko mapa batean hiria agertzen dela. 1821. urtean, britainiarrek Vestal itsasontzitik hiria bonbardatu zuten. Ofizialki, 1825. urtean sortu zen hiria, Al-Bida izenarekin. Urte hartan, Qatar eta Bahrain arteko gudan hiriko zenbait auzune suntsitu egin zituzten. 1841ean berriz bonbardatu zuten hiria. Sei urte geroago, Bahrain kontrako guda batean hiria guztiz suntsitua izan zen. Berriz gauza bera gertatu zen, 1867. urtean. 1882ean, hiriko hego-mendebaldean, gotorleku bat eraiki zuten.

Qatarko hiriburua bilakatu zen ,1916. urtean. Hurrengo urtean, hiri erdian dagoen Al-Kout gotorlekua eraiki zen. Arrantzaleak eta perla jazotzaileak izan dira biztanleak XX. mendeko urte gehiengoak. XX. mendeko lehenengo urteetan, 350 perla jasotzeko itsasontzi zeudela uste da. 1930ko hamarkadan japoniarrek perlen kultiboa sortu zutenean hiria eta herrialdea txiro bihurtu zituzten. Hala ere, laster petrolioa aurkitu zuten eta ekonomia suspertu zuen. Bigarren mundu gerran, petrolioaren industria gelditu egin zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren hazkundea ikaragarria izan da azkenaldian. Biztanleriaren gehiengoa atzerritarra da. 1980ko hamarkadan 200.000 biztanle zituen. Gero, 2000. urtean, 300.000 biztanle inguru zituen eta gaur egun, 2 miloi inguru.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Doha)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 21.7 23.0 26.8 31.9 38.2 41.2 41.5 40.7 38.6 35.2 29.5 24.1 32.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.8 13.7 16.7 20.6 25.0 27.7 29.1 28.9 26.5 23.4 19.5 15.0 21.6
Euria (mm) 13.2 17.1 16.1 8.7 3.6 0 0 0 0 1.1 3.3 12.1 75.2
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE)[2]

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Dohako barruti nagusiak:

  • Al Bidda (البدع)
  • Bin Mahmoud (فريج بن محمود)
  • Al Dafna (الدفنة)
  • Al Hilal (الهلال)
  • Madinat Khalifa (مدينة خليفة)
  • Al Mamoura (المعمورة)
  • Al Markhiya (المرخية)
  • Al Nasr (النصر)
  • Aireportu zaharra (المطار القديم أو المطار العتيق)
  • Onaiza (عنيزة)
  • Qutaifiya (القطيفية)
  • Ras Abu Aboud (راس أبو عبود)
  • Al sadd (السد)
  • Rumeilah (الرميلة)
  • Al Waab (الوعب)
  • Wadi Al Sail (وادي السيل)
  • Mendebaldeko badia (الخليج الغربي)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza eta arrantza portu garrantzitsua. Petrolio aberastasun handia du.

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Qatar
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.