Edukira joan

Kyle Chalmers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kyle Chalmers
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKyle Brett Chalmers
JaiotzaPort Lincoln (en) Itzuli1998ko ekainaren 25a (26 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaBrett Chalmers
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua90 kilogramo
Altuera1,93 metro
Jasotako sariak

Instagram: kyle_chalmers3 Olympic.org: kyle-chalmers Edit the value on Wikidata

Kyle Chalmers (Port Lincoln (Australia) 1998ko ekainaren 25a) tximeleta eta estilo libreko modalitateetan espezializatutako igerilari australiarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), hiru domina eskuratu zituen:
100 m estilo librean urrezkoa 47,58ko denborarekin Pieter Timmers belgikarra (zilarrezkoa, 47,80koarekin) eta Nathan Adrian estatubatuarra (brontzezkoa, 47,85koarekin)) garaituz.[1]
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.11,37ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.09,92ko denborarekin) eta Frantziakoaren (zilarrezkoa, 3.10,53koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: James Magnussen, James Roberts, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Matt Abood-ek.
4x100 m lau-estilo erreleboan, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.29,93ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.27,95ko denborarekin) eta Erresuma Batukoaren (zilarrezkoa, 3.29,24koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Mitch Larkin, David Morgan, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Jake Packard-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), hiru domina eskuratu zituen berriro
100 m estilo librean zilarrezkoa 47,08ko denborarekin, Caeleb Dressel estatubatuarraren atzetik (urrezkoa, 47,02koarekin) eta Kliment Kolesnikov errusiarraren (brontzezkoa, 47,44koarekin) aurretik sailkatuz.
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.10,22ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.08,97ko denborarekin) eta Italiakoaren (zilarrezkoa, 3.10,11koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Matthew Temple, Zac Incerti, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Alexander Graham-ek.
4x200 m estilo librean, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 7.01,84ko denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa, 6.58,58ko denborarekin) eta ROC taldearen (zilarrezkoa, 7.01,81koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Thomas Neill, Zac Incerti, Mack Horton, Kyle Chalmers, Elijah Winnington eta Alexander Graham-ek.[2][3]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, hiru domina irabazi zituen, zilarrezko bat eta brontzezko bi.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 100 m estilo librea,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x100 m estilo libreko erreleboa,
gizonezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x100 m lau-estiloko erreleboa,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 100 m estilo librea,
gizonezkoa[7]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 m estilo libreko erreleboa,
gizonezkoa[8]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x200 m estilo libreko erreleboa,
gizonezkoa[9]
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m librea
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 4x100 m librea
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina 4x100 m medley mistoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]